Txosten honetan jaso dira 2008. urtean animalia- eta elikagai-jatorriko bakterio zoonotikoen artean egindako analisien gaineko datuak. Azterlana mikrobioen kontrako erresistentziari buruzkoa izan da.

Salmonellari dagokionez, maizen erabiltzen diren antibiotikoekiko (tetraziklina, ampizilina eta sulfonamida) erresistentzia % 13 eta % 47 bitartekoa izan da aztertutako laginen artean, betiere Estatu kidea zein izan den kontuan hartuta. Azterlanaren arabera, erresistentzia hori maizago gertatzen da txerri eta behin aziendan hegaztien hazkuntzan baino. Bestalde, ohikoagoa da ziprofloxazinoarekiko eta azido nalidixikoarekiko erresistentzia izatea hegaztien hazkuntzan.

Elikagaien eta animalien artean antzemandako bakteria erresistenteei dagokienez, Campylobacter bakteriekiko erresistentzia izan duten bakterien proportzioa handiagoa izan da Salmonella bakteriekin izan dutena baino. Halaber, ziprofloxazinoarekiko eta azido nalidixikoarekiko erresistentzia proportzioa aldatu egin da Estatu Kide batetik bestera % 34tik % 62ra bitartean; eta ohikoagoa izan da Gallus gallus espeziean, bai eta hegazti-haragian ere.

EFSAren txostena: Mikrobioen kontrako erresistentzia