2008ko Europako txostena: elikagai irradiatuak – CE 2011
Europako Batzordeak txosten bat argitaratu berri du. Txosten horrek 2008. urteari egiten dio erreferentzia, eta erradiazio-ionizatzaileekin tratatutako elikagaiei eta osagaiei buruzkoa da. Bertan, irradiazio-instalazioetan eta merkaturatze-fasean egindako kontrolen emaitzak azaltzen dira.
Honako hauek dira datu aipagarrienak:
- Europako Batasunean baimendutako irradiazio-instalazioetan 8.718,4 tona usain-belar lehor, espezie eta landare-ongailu tratatu ziren 2008. Urtean, eta horietatik 253 tona Espainian.
- Espainian aztertutako 171 laginetatik bakar bat ere ez zen izan “ Ez ados” edo “Ez erabakigarria”.
- Europako laginetatik, berriz, 142 (% 2,28) izan ziren “Ez ados”. Ezadostasun gehienak lotuta zeuden etiketa akastunekin edo irradiazioa baimenduta ez duten kategorien irradiazioarekin. Bestalde, lagin horietatik 74 (% 1, 19) “Ez erabakigarria” izan ziren.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1999/3/CE Zuzentarauak, 1999ko otsailaren 22koak, irradiazio-ionizatzaileekin tratatutako elikagaien eta osagaien zerrenda erkidea ezartzeari buruzkoak, baimenduta egiten du usain-belar lehorren, espezieen eta landare-ongailuen irradiazioa EBn.
Txostena: Erradiazioekin tratatutako elikagaiak