Txosten horrek 2009. urteari egiten dio erreferentzia eta aztertu egiten ditu zoonosiei eta elikagaiek transmititu ahal dituzten gaixotasunen (ETG) agerraldiei buruzko datuak Europan. Txosten horren ondorioetatik honako hauek dira aipagarrienak:

  • Urte honetan 108.614 salmonelosi kasu jakinarazi dira. Beraz, gaixotasunak beheranzko joera izaten jarraitzen du beste urte batez.
  • Campilobakteriosia gaixotasun zoonotikoak eragin ditu jakinarazpen gehien (198.252 kasu).
  • 2008. urtearekin erkatuz gero, 2009an listeriosi kasu gutxiago jakinarazi dira, hain zuzen ere % 19,1 gutxiago; izan ere, guztira 1.645 kasu jakinarazi dira.
  • Elikagaiek transmititu ahal dituzten gaixotasunen 5.500 agerraldietatik gehienak Salmonella bakteriak, birusek eta bakteria-toxinek eragin dituzte.

EFSAren txostena 2009