Epidemiologia Zentro Nazionalak argitaratu egin ditu 2010ean zehar Mikrobiologia Informazio Sistemari (IMS) jakinarazi zitzaizkion nahitaez adierazi beharreko gaixotasunei buruzko datuak. Elikagaien bidez transmitituriko gaixotasunei dagokienez, honako emaitza hauek dira aipagarriak:

  • Campylobacter bakterioa da, oraindik ere, bakterio-gastroenteritisaren lehenengo eragile nagusia. 6.177 kasu deklaratu ziren, eta horietatik 5.286 kasutan C. jejuni izan zen bakterio-espezie nagusia.
  • Salmonellarekin lotutako 4.419 kasu egon ziren, eta Salmonella enteritidis izan zen gehien deklaraturiko serotipoa (1.329 kasu). Horren atzetik dago S. typhimurium serotipoa (1.279 kasu).
  • Birusek eragindako urdaileko eta hesteetako infekzioei dagokienez, nabarmentzekoak dira rotabirusak; izan ere, hirugarren lekua hartzen dute infekzio urdaileko eta hesteetako infekzioen artean (3.363 kasu jakinarazi ziren).
  • Parasitoen artean 578 giardiasi-kasu eta Cryptosporidiumarekin lotutako 57 kasu jakinarazi ziren.
  • Yersinia enterocolitica dela eta, 323 kasu jakinarazi ziren.
  • Botulismoari dagokienez, 8 kasu jakinarazi ziren (13 kasu izan ziren 2009an), eta horien erdiak lotura dauka etxeko tomate-kontserbaren kontsumoak eragindako brotearekin.

CNEaren Txosten Epidemiologikoa 2010