Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzak txosten bat argitaratu berri du. Txostena Zaintza Epidemiologikoari buruzkoa da. 2010. urtean elikagai jatorriko 8 broteren berri eman da; 89 pertsona kaltetu dituzte brote horiek.

Orohar, 2010. urtean, 487 Salmonellosi kasu jakinarazi dira. Kopuru hori aurreko bi urteetako isolamenduen kopuruaren antzekoa da. Isolatutako serotiporik ohikoenak S. enteritidis (jakinarazpenen % 64) eta S. typhimurium (% 22) izan dira.

Campylobacter bakterioa da 2004. urteaz geroztik gastroenteritis bakterianoaren lehenengo arrazoia Gipuzkoan. Eta, nahiz eta C. jejuni bakterioak eragindako kutsaduren kopuruak zertxobait behera egin duen 2005. urteaz geroztik, beherakada hori ez da Salmonellaren kasuan antzemandako beherakada bezain nabarmena.

Rotabirusekin lotutako jakinarazpenak 440 izan dira. Beraz, eten egin da azken bi urteotako beheranzko joera.

Txosten Epidemiologikoa -Gipuzkoa 2010-