2011n FSA-Eskoziak merkatuko elikagaien 9.200 lagin hartu zituen. Horietatik 5.000 baino gehiago mikrobiologiaren ikuspegitik aztertu ziren, eta 4.188 substantzia kimikoak atzeman nahian aztertu ziren (kutsatzaileak, gehigarriak eta alergenoak barne).

Aurreko urteetan egindako azterlanetan bezala, emaitzek erakutsi zuten elikagai gutxik zutela loturaren bat elikadura-patogenoekin; izan ere, ezadostasunen % 83 higiene-adierazle diren bakterioen kopuru handiak eragin zituen. Bakterio horiek ez dira arriskutsuak, baina erakutsi egiten dute elikagaiak prestatzean eta manipulatzean higiene-jardunbide ezegokiak erabili direla.

Emaitza kimikoetako ezadostasun gehienak (% 88) etiketatze-kontuei dagozkie, eta ez hainbeste substantzia kaltegarrien presentziari edo elikadura-gehigarrien erabilera okerrari.

Laburbilduz, FSA-Eskoziaren arabera, bere elikagaiek elikagaien segurtasunari dagokion araudia betetzen dute eta badaude mekanismo egokiak emaitza txarrak atzeman eta horiei erantzuteko.

Elikagaien zaintza Eskozian 2011n