Elikagaietako Plagiziden Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2012ko urteko txostena argitaratu du. Bertan laburtzen da produktu fitosanitarioen 41 materia aktiboren azterketa edo berrazterketa.

Ebaluazio horien artean, 8 materia aktibo lehenengoz aztertu dira: ametoctradina, clorfenapirra, dinotefuranoa, fluxapiroxada, MCPA, pentiopirada, picoxistrobina y sedaxanoa. Batzordeak osagai horietarako Eguneko Ingesta Onargarria (EIO) ezarri du, ametoctradinerako salbu, ez baitu beharrezkotzat jo.

Zenbait materia aktibo berraztertu dira, hala nola, honako hauek: acetamiprida, carbofuranoa, dicanba, diflubenzurona, ditiocarbamatoak (maneba eta mancoceba), fenbuconazola, indoxacarba, isopyrazama, oxamyla, pyraclostrobina, saflufenazila, thiamethoxama eta espirotetramatoa. Halaber, maiztasun jakin bateko berrazterketa-programaren baitan, honako hauek berraztertu dira: bentazona, cikloxidima, diclorvosa, dicofola, fenpropatrina, fenvaleratoa eta glufosinato-amonioa.

Azkenik, materia jakin batzuk epe luzerako arrisku-ebaluazioaren menpe egon dira. Hauek dira: azoxistrobina, buprofezina, clorotaloniloa, metil-clorpirifosa, beta-ciflutrina, ciromazina, fludioxoniloa, fluopirama, imidacloprida, metoxifenocida, foratoa, espinetorama eta trifloxistrobina.

Batzordeak, bestalde, materia aktiboen azterketaren eta berrazterketaren lehentasunak ezarri nahi izan ditu, hurrengo hiru urteetarako.

Txosten osoa