EAEn egoki erabiltzen dira farmakologikoki aktiboak diren substantziak, 2013an eta 2014an Euskadin eginiko Hondakinen gaineko Ikerketarako Plan Nazionalaren (PNIR) emaitzen arabera.

Plana 1990. urtetik gauzatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta farmakologikoki aktiboak diren substantzien legez kanpoko erabilera edo erabilera okerra ikuskatzea eta kontrolatzea du helburu. Azken urteetan, jaitsi egin da hautemandako positiboen kopurua: ia ez da bat ere agertu. Horrek esan nahi du gutxitu egin dela sendagai-hondakinen presentzia animalia-jatorriko produktuetan.

2013. urtean, 960 lagin hartu ziren guztira, eta 2014. urtean, berriz, 828 lagin. Bat ez zetozen bi lagin soilik hauteman ziren, horietako bakoitza ebaluatutako urte bakoitzean; beraz, gainerako lagin guztiak HGMen barruan zeuden.

2013ko lagin positiboa ardi baten lagina zen, eta beruna zuen gibelean.2014. urteko lagin positiboa hegazti batena zen, eta mikrobioen aurkako substantziak hauteman ziren hegaztiaren muskuluan.

EAEko plan hau 1749/1998 Errege Dekretuan oinarrituz egiten da, eta, horrez gain, aurrerapen zientifikoak eta hondakinen hautematean izandako bilakaera hartzen dira kontuan.Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta foru-aldundietako abeltzaintza-zerbitzuek parte hartzen dute plana gauzatzeaz, jarraitzeaz eta ebaluatzeaz arduratzen den taldean.

2013-2014ko PNIRen emaitzak