EFSAren elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko urteko txostenak ia 82.649 laginen emaitzak biltzen ditu, eta bertan 2016ko datu hauek aurki daitezke:

  • Laginen % 96,2k hondakinak legezko mugen azpitik (LMR) zituen.
  • Legezko mugaren azpitik (LMR) dauden laginak

2016ko laginetan plagiziden hondakin gehiago aurkitu izanaren arrazoia kontrol egitamuan konposatu kloratuen aurreneko barneraketa da.

  • Laginen % 50,7k ez zuen produktu horien aztarna detektagarririk eta laginen % 45,5k hondakinak zituen, baina legezko mugen azpitik.
  • Kuantifikazio mugaren azpitik dauden lagin %
  • LMRaren azpitik dauden lagin neurgarriak
  • Beste herrialde batzuetako laginen % 7,2k gainditu zituen legezko mugak, % 4,7k ageriki gainditu (ez konforme) bazituen ere. Europari dagokionez, berriz, laginen % 2,4k gainditu zituen legezko mugak, baina laginen % 1,2k ageriki.

  • EBan jatorria duten produktuen laginen % ez konformea
  • Beste herrialde batzuetako jatorria duten produktuen laginen % ez konformea

Umeentzako elikagaiak

Umeentzako elikagaien 1.676 lagin aztertu ziren: % 89.8k ez zuen hondakin kuantifikagarririk. Era berean, % 98.7k ez zuen LMRa gainditzen edo ez zuen hondakin kuantifikagarririk.

Nekazaritza ekologikoko produktuak

Produktu ekologikoen laginen % 98.7an ez zen plagiziden hondakinak atzeman edo legezko mugen barruan aurkitu ziren.

  • Nekazaritza Ekologikoko produktuen LMR azpiko % laginak
  • Umeentzako elikagaien LMR azpiko % laginak

Arriskuen ebaluazioa epe laburrera eta epe luzera

EFSAk, txosten honen datuak erabiliz, plagiziden hondakinen gaur egungo dietaren exposizioa europako pertsonentzako, epe laburrera (akutua) edo epe luzera (kronikoa), arriskutsua ote den adierazi du.

EFSAk ondorioztatu du kontsumitzaileentzat oso txikia dela osasuna kaltetu dezaketen kontzentrazioen gainetiko hondakin-kopuruen aurreko esposizioa izateko aukera.

Halaere, etorkizunean espero da, modelo probabilistikoak elikagaien prozesamenduen faktoreekin bateratutak, espozio estimazio errealistagoak lortzea, gaur egunean erabiltzen diren modelo deterministak ez bezala.

Ikerketaren emaitzak aztertzeko EFSAren infografia

Elikagaien edo estatuen plagiziden hondakinen kontsulta errazten duen infografia argitaratu du EFSAk bere web orrian. Sartu bertara argazkian klik eginez.