Elikagaietako Plagiziden Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2012ko urteko txostena argitaratu du. Bertan laburtzen da produktu fitosanitarioen 29 materia aktiboren azterketa edo berrazterketa.

Ebaluazio horien artean, zortzi (8) materia aktibo lehenengoz aztertu dira: ethiprole, fenpicoxamid, mandestrobin, norflurazon, pydiflumetocen, pyriofenon, tioxazafen. Batzordeak osagai horietarako Eguneko Ingesta Onargarria (EIO) ezarri du, mandestrobinerako salbu. Mandestrobinerako ebaluazioa 2019ko batzarrerako atzeratu du, batzordeak ezin izan baitu ikertu gaur egun produktu honen inguruan dagoen informazio anitza.

Hiru (3) materia aktibo berraztertu dira, hala nola, honako hauek: maiztasun jakin bateko berrazterketa-programaren baitan bentazone eta profenofos, bestalde, fenpyroximate berraztertu da.

Azkenik, materia jakin batzuk epe luzerako arrisku-ebaluazioaren menpe egon dira. Hauek dira: abamectin, bentazone, chlorfenapyr, cyantraniliprole, cyazofamid, diquat, ethiprole, fenpicoxamid, fludioxonil, fluxapyroxad, imazalil, isofetamid, kresoxim-methyl y lufenuron.

Batzordeak, bestalde, materia aktiboen azterketaren eta berrazterketaren lehentasunak ezarri nahi izan ditu, hurrengo urterako.