EFSAk RiskBenefit4EU proiektuaren ondorioak argitaratu ditu. Proiektu horren bidez, esparru harmonizatu bat garatu du, xede honekin: elikagaien kontsumoari loturiko arriskuak eta onurak ebaluatzeko EBk duen gaitasuna indartzea, toxikologia, mikrobiologia eta nutrizioa kontuan hartuta.

Proiektu horren esparruan, lankidetza-metodo bat aplikatu da, elikagaien arriskuak/onurak ebaluatzeko eta hainbat diziplinatako adituen arteko kooperazioaren erronkari aurre egiteko gai den talde berri bat prestatze aldera.

Garatutako estrategia baliozkotzeko, zerealak oinarri dituzten produktuen kontsumoak haurrengan eragiten dituen arriskuak/onurak aztertzen dituen ikerketa bati aplikatu zaio. Zehazki, produktu horietan aflatoxinak, Bacillus cereus, sodioa eta azukre askeak egotearen banakako arriskuak eta zuntz-ekarpenak dakartzan onurak aztertu zituzten, baita horrek osasunean duen eragina kuantifikatu ere. Zerealen kontsumoaren bost egoera hartu ziren kontuan, eta egungo egoerarekin (erreferentzia-egoera) alderatu ziren. Ebaluazioak erakutsi zuen aintzat hartutako egoera alternatiboetako edozeinek bizitza osasungarriko urteak irabaztea ekarriko lukeela.

Danimarka, Frantzia eta Portugalek garatutako estrategia erreferentzia-esparru gisa erabil daiteke, beste herrialde batzuetan arrisku/onuren ebaluazio-taldeak prestatzeko.