2019ko arrisku emergenteak: EFSAren identifikazio- eta kategorizazio-jarduerak
Txosten tekniko honek laburbildu egiten ditu arrisku emergenteak identifikatzeko EFSAren taldeak 2019an gauzatu dituen jarduerak, identifikatutako arazoak, garatzen ari diren metodologien deskribapena eta gauzatutako lankidetza-jarduerak.
Identifikazio-lan horretan laguntzen duten erakundeen artean honako hauek daude: Arrisku Emergenteen Europako Sarea (EREN), Arrisku Emergenteen Kontsulta Taldea (StaCG-ER), EFSAren zientzia-unitateak, hainbat talde zientifiko eta Zientzia Batzordea eta bere lantaldeak.
2019an, 17 arazo emergente jorratu ziren. Arazo horiek arriskuaren eta haiekin lotutako agente bitartekari/sustatzailearen arabera sailkatu ziren.
17 arazo horietatik, 13 arrisku emergente gisa sailkatu ziren.
Kasuen erdietan baino gehiagotan, aldaketa bat antzeman zen kontsumitzailearen jokabide-jarraibideetan, eta horixe da arazo horien sustatzaile Elikagaien Segurtasunean.
Honako hauek dira identifikatu ziren 13 arrisku emergente posibleak:
- Elikagai-alergeno emergenteen identifikazioa.
- Haragi gorriari alergia, akainek transmititua (Alpha-Gal sindromea).
- E eta C/D motako C. botulinum-aren hautemate konkomitantea baso-hegaztien botulismoko 3 agerralditan.
- Mahaiko gatzeko mikroplastikoen eta nanoplastiken giza kontsumoa.
- Streptococcus agalactiae duten elikagaiek transmititutako infekzio inbaditzaileak.
- Kurkuma duten elikagai-osagarriekin lotutako hepatoxikotasuna.
- Europan gaizkataren hazkundeari eragiten dion gaixotasun biral baten ezaugarri epidemiologikoak.
- Tomatearen birus zimurtsu marroia (ToBRFV): tomatearen eta piperraren ekoizpenerako mehatxu birala.
- Duela gutxi Frantzian, eskortako hegaztietan, hauteman diren H3N1 Hegazti Gripearen kasuak.
- Elikagaien Segurtasunerako arriskuak, prozesatutako elikagaiak kontsumitzeko joerarekin lotura dutenak.
- Giza elikaduran eta animalientzako pentsuetan erabilitako loreak.
- Osasun Publikorako arriskua, txakurrentzako eta katuentzako elikagai gisa erabiltzen den haragi gordinarekin lotura duena: mikroorganismo patogenoak transmititzeko bidea eta mikrobioen aurkako erresistentzia posibleen jatorria.
- Kontsumo-joera berriak: kanabidiola duten elikagai-osagarriak.
Honako hauek izan ziren identifikazio-taldeek proposatutako beste arrisku emergente posible batzuk:
- Material birziklatuetako produktu kimikoak, Ekonomia Zirkularrari buruzko politika berriak direla eta.
- Substantzia organiko perfluoratuak eta polifluoratuak.
- Mikro eta nanoplastikoak ingurumenean.
- Eraikuntza-materialen eta -hondakinen nanopartikulak, ingurumenera askatutakoak.
- Elikagai-iruzurra.