Erregelamendua Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunera sartuko da indarrean.

Joan den abuztuaren 20an argitaratu zen 2021eko apirilaren 12ko Batzordearen 2021/1374 (EB) Erregelamendu Eskuordetua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 853/2004 (EE) Erregelamenduaren III. eranskina aldatzen duena, animalia-jatorriko elikagaien higiene-baldintza espezifikoei buruzkoa.

 

Hauek dira, besteak beste, 853/2004 Erregelamenduaren aldaketaren berritasun nagusietako batzuk:

Etxeko ungulatuen haragia:

  • Animalien ongizatea dela eta, jatorrizko ustiategian animalia-kopuru txiki bat hiltzeko irizpideak aldatzen dira.
  • “Albaitari baimendua” terminoaren ordez “albaitari ofiziala” jarri da.
  • Gatzagia eta hesteak, buruak eta hankak lortzeko baldintzak adierazten dira.

Haragia txikizkako merkataritzatik ematea:

  • Txikizkako salmenta-jarduera egiten duten elikagai-enpresetako operadoreek haragia izoztu ahal izateko baldintzak ezartzen dira, elikagaiak dohaintzan emateko berriro banatzeari begira, eta, horrela, elikagaiak alferrik galtzea saihesten da.

Hazitako animalia ehizatuen eta basatien haragia:

  • Hazitako animalia ehizatuen haragiaren kasuan kamelidoak bezalako espezieak sartzeko baldintzak eguneratu dira.
  • Bilketa-zentroetarako arau espezifikoak eta animalia basati ehizatua garraiatzeko baldintzak ezarri dira.

Molusku bibalbio bizidunak:

  • Bitarteko operadorearen figura definitzen da.
  • Molusku bibalbio bizien sorta baten lekualdaketarekin batera erregistro-dokumentu bat aurkeztu beharko da, eta jaso behar duen gutxieneko informazioa zehazten da.

Arrantzako produktuak:

  • Arraina biltegiratzean kutsadurarik ez sortzeko irizpideak ezartzen dira.
  • “Izozte azkarraren” definizioa aldatu da iruzurrezko jarduerak saihesteko.
  • Fusioko ura hustu egin behar dela zehazten da.

Igel-hankak eta barraskiloak:

  • Igel- eta barraskilo-espezie berriak sartzen dira.