EFSAk argitaratu egin ditu 3-Monokloropropano-1,2-diolaren (3-MCPD) presentziari buruzko datuak; zehazki, 2009 eta 2011 bitartean eginiko laginketa-lanetako datuak eman ditu. Horien artean Europako 14 herrialdek aurkeztutako 1.235 emaitza analitiko daude, 11 elikagai multzoren (34 azpimultzo) arabera antolatuta.

Honako hauek izan dira emaitza nagusiak:

• Elikagai multzo gehienetan, batez besteko balioak “Atzeman gabe” eta 50 µg/kg bitartean daude.

• Balio handienak animalia- eta landare-koipe eta olioetan (960 – 1090 µg/kg), eta horien azpi multzoetan (margarinak eta antzeko produktuak, koipeen nahasteak, etab.) atzeman dira.

Beste alde batetik, EFSAk herritarren elikagaien bidezko esposizioa kalkulatu du, substantziaren batez besteko presentziari buruzko datuak eta elikagaien banakako kontsumoari buruzko datuak konbinatuta. Organismo horren arabera, 3-MCPDarne aurreko batez besteko esposizioa 1 µg/gorputz-pisuaren kg-tik beherakoa da eguneko, herritar talde gehienetan.

2001ean, Giza Elikadurako Zientzia Batzordeak (SCF) honako Eguneko Ingesta Toleragarri (EIT) hau ezarri zuen: 3-MCPD 2 µg/gorputz-pisuaren kg. 3-Monokloropropano-1,2-diol (3-MCPD) elikagaiak prozesatzean sortzen den kutsatzailea da. 3-MCPD beroaren bidez sortzen da, triazilglizerolak, fosfolipidoak edo glizerolak eta azido klorhidrikoak elikagai koipetsuetan nahastearen erreakzioaren ondorioz. Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziaren (IARC) arabera, 3-MCPD "kartzinogenoa izan daiteke gizakientzat (2B taldea)".

Azterlanek erakutsi dute elikagaietako 3-MCPD delakoa gehienbat bere esterrak eta gantz-azidoek (mono- edo di-ester gisa) bat egiten duten elikagaietan agertzen dela. Hori dela eta, 3-MCPDren ester-maila handienak olio jangarri birfinduetan eta landare-koipeetan agertzen dira, baita horiek dituzten elikagaietan ere.

EFSAren txostena