36. artikuluan zerrendatutako Elikagaien Segurtasunaren arloko adituen erakundeak: 2013ko txostena 14/06/12
EFSAk argitaratu duen urteko txostenean, jaso egin dira 36. artikuluan zerrendatutako adituen erakundeek 2013. urtean eginiko jarduera nagusiak. Halaber, azken 5 urteotan Elikagaien Segurtasunaren arloko proiektuetan parte hartu duten erakundeen berri eman da, EFSAri zientzia-aholkularitza bikaina emate aldera, denbora errealean.
2013ko jarduera azpimarragarrienen artean honako hauek daude:
- Zehatz berrikustea 36. artikuluan zerrendatutako erakundeak, legez erakunde bakar bat osatzen dutenak multzokatzeko. 2013an 328 formulario jaso ziren eguneratzea eskatu zitzaien erakundeen eskutik.
- Zerrendako erakundeen eskura dauden tresnen funtzionaltasuna hobetzea:
- Search tool: bazkideak bilatzea proiektuetarako eta deialdiei lotutako jardueretarako.
- Article 36-NET: Informazioa trukatzeko eta erakundeen artean sareak sortzeko plataforma.
- IEP: informazioa partekatzeko plataforma, non EFSAk eta estatu kideetako Elikagaien Segurtasunaren arloko agentziek arrisku-ebaluazioak partekatzen dituzten.
- 25 erakunde berri gehitu ziren 2013an (64 gaitzespen eman ziren, ez zituztelako betetzen Elikagaien Segurtasunaren arloko espezializazio-betekizunak).
- EFSAk zientzia-lankidetzara bideratutako aurrekontua areagotu egin da aurreko urteen aldean. Guztira 8.371.627 € dira lizitazioetarako (procurements) eta 2.427.491 € deialdietarako (grants).
- 2009tik 2013ra 69 deialdi eta 551 lizitazio egin dira, eta guztiak bete dira arrakastaz.
- Zerrenda indarrean egon den azken 5 urteotan 26 estatu kidetako 119 erakundek (guztien % 32) parte hartu dute proiektuetan, deialdien edo lizitazioen bidez.
- Azken 5 urteotan jasotako proposamenen arrakasta-ratioa % 80tik gorakoa izan da. Arrakasta-tasa handiena duten herrialdeak Italia, Frantzia eta Holanda dira, eta aintzat hartu behar da horiek direla proposamen gehien aurkeztu dituzten herrialdeak.
Txostena: 36. artikuluan zerrendatutako jarduerak