EFSAk txosten bat argitaratu du, eta bertan jaso ditu 36. artikuluko Adituen Zerrendaren inguruan gauzatu dituen jarduera nagusiak 2012. urtean. EFSAren Erakunde Adituen Zerrenda hori 2008an osatu zen eta xedea da EFSAri eta estatu kideei elikagaien eta pentsuen segurtasun arloan (honako hauek barne: nutrizioa, toxikologia, kimika, animalien osasuna eta ongizatea, eta landareen osasuna eta babesa) aholkua eman diezaieketen erakundeen datu-basea ezartzea.

Europako aditu horiek EFSAri laguntzen diote arriskuen kudeatzaileei zientzia-aholkularitza bikaina ematen, Elikagaien Segurtasun arloan euren politikak eta erabakiak babesteko.

Honako hauek dira adituen zerrendak garatu duen jardueraren inguruko datu garrantzitsuenak:

  • 2012. urtean 416 erakunde aditu gehitu ziren.
  • Zerrendako erakunde gehienak unibertsitateak eta ikerketa-erakundeak dira (% 44); jarraian gobernuetako erakundean daude (% 36), Elikagaien Segurtasunerako agentziak besteak beste (horien artean dago Elika); eta, azkenik, erakunde publikoak (% 20).
  • Honako hauek dira inplikatutako erakunde gehien dituzten esperientzia-arloak: “Kutsatzaile kimikoak”, “Arrisku biologikoak” eta “Nutrizioa, produktu dietetikoak eta alergiak". Azken urteotan gora egin du “Landareen Osasuna” eta “OGMak” arloetako adituen kopuruak. Nolanahi ere, inplikatu gutxien dituzten arloak izaten jarraitzen dute.
  • Adituen zerrenda (2007-2012) indarrean egon den epean, 70 erakundek hartu dute parte proiekturen batean edo gehiagotan, EFSAren 36. Artikuluak egindako deialdien bidez; eta 62 erakundek lizitazioko jarduera batean edo gehiagotan.

2013. urtearen amaieran, zehatz berrikusiko da herrialde bakoitzeko erakunde garrantzitsuenen zerrenda; horretarako, irizpide hau hartuko da kontuan: EFSAri aholkularitza emateko xedea betetzea, eta euren lanaren inguruko informazioa trukatzea Informazio Trukatzeko Plataformaren bidez (EIP).

Txostena: EFSAren 36. artikuluaren inguruko jarduerak