Ministerioak Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalaren (PNCOCA) gauzatze-mailari buruzko txostena argitaratu du, 2018. urteari dagokiona.

PNCOCA da indarreko legeria elikakate osoan zehar betetzen dela bermatzeko estatu-mailan eskumeneko agintaritza ezberdinek egindako kontrol ofizialak (nazionalak, autonomikoak eta tokikoak) deskribatzen dituen dokumentua. Kontrol horiek elikakate osoa hartzen dute barne, ekoizpen primariotik hasi eta azken kontsumitzailearentzako salmenta-puntuetara arte.

Txosten honek 2 atal ditu:

Lehen mailako produkzioan eta elikagaien kalitatearen kontrol ofiziala. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa (MAPA)

2018ko txosten honetan (PNCOCA 2016-2020 programaren hirugarren urteari dagokiona), aurreko planekiko hainbat berritasun daude, hala egiturari nola edukiari dagokienez.

Aldaketarik esanguratsuenetako bat kontrol ofizialak modu independentean tratatzea izan da. Gainera, kontrol-sistema bakoitzean eskuragarri dauden baliabideak eta horiek osatzen dituzten elementuak deskribatu dira, baita sistema horretan integratutako kontrolak ere.

Lehen bloke honetako programen barruan, honako hauek dira ez-betetze maila altuena dutenak:

  • Nekazaritzako Ekoizpen Primarioaren eta Produktu Fitosanitarioen Erabileraren Higienearen Kontrol Ofizialerako Programa Nazionala
  • Erauzte Arrantzaren Lehen Mailako Ekoizpeneko Higienearen Kontrolerako Programa Nazionala
  • Akuikulturaren Lehen Mailako Ekoizpeneko Higienearen Kontrolerako Programa Nazionala
  • Animalien Elikaduraren Kontrolerako Programa Nazionala
  • Giza kontsumora bideratuta ez dauden animalia-jatorriko azpiproduktuak dituzten Establezimenduen eta Garraioaren Kontrolerako Programa Nazionala – SANDACH

Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizatearen Ministerioaren (MSCBS) esparruko ekoizpen primarioaren osteko faseetako kontrol ofiziala

Guztira 15.552 kontrol ez-programatu egin ziren 2018an autonomia-erkidego guztietan. Horietatik % 57,8 aldekoak izan ziren, eta % 42,2, berriz, kontrakoak.

Arestian aipatutakoaz gain, bereziki aipagarria da kontrol horien barruan badaudela Kontsumo Administrazioek ezusteko kausengatik, adibidez, salaketengatik, egindako kontrol ez-programatuak. Kasu honetan, 2018an autonomia-erkidegoek egin eta jakinarazitako mota horretako kontrolak 493 izan ziren. Horietatik % 44 aldekoak izan ziren ,eta % 56, berriz, kontrakoak.

2018ko urteko txosteneko dokumentu atxikietara sartzeko (ezkerreko botoia), pdf fitxategia deskargatu behar da. Ordenagailuan deskargatu eta gero, txosten eta eranskinak azken orrialdeko banneren bitartez atzi daitezke.