Azken orduko berria

2019ko Irailak 12

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) Listeria monocytogenesek eragindako beste alerta baten berri eman zuen.

AESANek gomendatzen die euren etxeetan INCARYBE SL enpresak (RGSEAA zenbakia: 10.004805/M) egindako produktuak dituzten pertsonei ez ditzatela kontsumitu eta saltokira itzul ditzatela.

Andaluziako Juntako osasun-agintariek Listeria monocytogenesek eragindako beste alerta baten berri eman zuen, “La Montanera Del Sur” markako produktuetan. Produktu horiek Benaojánen (Malaga) helbideratuta dagoen INCARYBE SL enpresak (RGSEAA zenbakia: 10.004805/M) egiten ditu.

Arreta-neurri gisa agindu du enpresako instalazio horietan egindako produktu guztiak merkatutik ateratzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago kaltetutako produktuak merkaturatu izanaren berririk, ezta kaltetutako pertsonaren berririk.

Listeriosia EZ da pertsonatik pertsonara kutsatzen. Kontaminatutako elikagaiak janda kutsatzen da batez ere eta amarengandik seme-alabei karenaren bidez edota erditzerakoan.

Arrisku handiko taldeak

Paziente immunodeprimituak

Adinekoak

Bularreko haurrak eta haur txikiak

haurdun dauden emakumeak

Gomendio orokorrak

  • Ondo etiketatutako produktuak bakarrik erosi. Haragi-produktuen etiketek marka obal bat izan behar dute, zeinetan produktua merkaturatzeaz arduratu den establezimenduaren osasun-erregistroaren zenbakia (RGSEAA) agertzen baita.
  • Etxean “La Mechá”, “Sabores de Paterna” edo “Montanera del Sur” markako produkturen bat dutenek, ez dute kontsumitu behar, eta dagoeneko kontsumitu badute eta sintomaren bat badute, osasun-zentro batera jo behar dute.
  • Haurdun dauden emakumeek erreferentziazko informazio ofiziala kontsultatu behar dute, edo osasun-arloko profesionalei galdetu.
  • Etxeetan, garrantzitsua da kutsadura gurutzatua saihestea. Horretarako, beste elikagai batzuk uki ditzaketen gainazalak eta tresnak ondo garbitu eta erabili behar dira.

Informazio gehiago

ELIKAren elikagaien segurtasunari buruzko atalean, agente kimiko eta biologikoei loturiko arriskuen fitxa teknikoak aurki daitezke. Fitxa horien artean dago, besteak beste, Listeriari buruzkoa:

Horrez gain, infogramak eta fitxa teknikoen laburpenak ere ikus daitezke; besteak beste, Listeriarena: