2020. urtean zehar, 634 espediente kudeatu dira SCIRIren bidez. Horietatik 357 alertei buruzkoak izan dira, 166 informazioei buruzkoak, 103 elikagaiak mugan ukatzeari buruzkoak eta, azkenik, 8 albiste**.

2017an, izugarri handitu zen jakinarazpenen kopurua; 2018an, zertxobait behera egin zuen; 2019an, berriz, goranzko joerari heldu zion, eta 2020an, behera egin du berriro kopuruak. Gainera, azken lau urteetako kopururik txikienera iritsi da.

Hala ere, 2020an alerta-espedienteen kopuruak % 21,8 egin du gora 2019arekin erkatuz gero.

Jakinarazpenekin lotutako elikagaiak

Aurreko urtearen aldean, % 21 egin du gora landare-jatorriko produktuekin lotutako jakinarazpenen kopuruak.

JAKINARAZPEN KOPURUA

  •  % 46 landare-jatorriko produktuei dagozkie
  • % 37 animalia-jatorriko produktuei
  • % 12 beste produktu batzuei
  • % 5 elikagaiekin kontaktuan dauden materialei (EKM)
  • Landare-jatorriko produktuei
  • Animalia-jatorriko produktuak
  • Beste produktu batzuk
  • EKM

Animalia-jatorriko produktuak

Animalia-jatorriko produktuen jakinarazpenen kopuruak % 12 egin du behera 2019arekin erkatuz gero, eta, aurreko urteetan bezala, argi eta garbi nabarmentzen dira arrainei eta arrantza-produktuei buruzkoak.

Landare-jatorriko produktuak

Jakinarazpen gehien eragin zituzten produktuak fruitu lehorrak izan ziren (zereal, irin eta eratorriek; ortuari, barazki eta lekadunek; eta fruta eta eratorriek baino gehiago). Bereziki nabarmentzekoa da etileno oxidoarekin lotutako fruitu lehor eta zerealen, irin eta eratorrien jakinarazpenen kopuruaren gorakada.

Beste produktu batzuk

Elikadura-osagarriek nabarmentzen jarraitzen dute. Horien jakinarazpenen kopuruak gora egiten du urtez urte: “beste produktu batzuen” jakinarazpenen % 53 eragiten dituzte eta jakinarazpen guztien % 10.

Arriskuak

Azpimarratzekoak dira arrisku kimikoen jakinarazpenak (jakinarazpen guztien % 55).

  • Arrisku kimikoak: % 55
  • Arrisku biologikoak: % 24
  • Arrisku fisikoak:  % 5
  • Espedienteen % 16 “beste arrisku batzuen” taldean sartu ziren.
  • Arrisku biologikoak
  • Arrisku kimikoak
  • Bbeste arrisku batzuk
  • Arrisku fisikoak
ARRISKU MOTA Animalia-jatorrizko produktuak Landare-jatorrizko produktuak Beste produktu batzuk EKM
A. Biologikoak 101 26 1 0
A. Kimikoak 58 176 29 23
A. Fisikoak 8 11 9 0
Beste Arrisku batzuk 17 24 40 0
Guztira 184 237 79 23

Arrisku biologikoak

Bakterioek eragin zituzten 87 jakinarazpen, hau da, arrisku biologikoekin lotutako jakinarazpen guztien % 71. Bigarren lekuan, birusek eragindako jakinarazpenak daude (% 12).

Arrisku kimikoak

Lehenik eta behin, fitosanitarioak nabarmentzen dira; izan ere, 138 jakinarazpen eragin zituzten, hau da, guztizkoaren ia % 50; 2019an, berriz, fitosanitarioei buruzko 16 jakinarazpen baino ez ziren izan. Jakinarazpen gehienak (121 jakinarazpen) etileno oxidoak eragin zituen (40 zereal, irin eta eratorrietan; eta 78 fruitu lehorretan).

Arrisku fisikoak

2020an, 28 jakinarazpen egin dira arrisku fisikoak direla eta.  Aurreko urteetan bezala, landare‑jatorriko produktuetan antzemandako gorputz arrotzak nabarmentzen dira.

** Elikagaietatik edo EKMetatik (elikagaien kontaktuan dauden materialak) eratorritako arriskuei buruzko jakinarazpenak, 178/2002 (EE) Erregelamenduaren 50. artikuluaren arabera (adibidez: 1) Elikadura-intoxikazioaren agerraldiei buruzko informazioa, EEren, Alertak eta Osasun Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren edo autonomia-erkidegoen bidez jasotakoa. 2) INFOSAN esparruan egindako jakinarazpenak)