2020an, Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioko FAO/OMEren adituen taldeak (JEMRA) gomendatu zuen Listeria monocytogenes arriskuen etorkizuneko ebaluazioak zenbait elikagaitara hedatzea, arriskuen ebaluazioaren datu eta ikuspuntu berriak ikusita. Proposamen hori duela gutxi jorratu da adituen bilera batean, Listeria monocytogenesek baserritik mahaira izan ahal dituen arriskuen ebaluazio osoa garatzeko asmoarekin.

Arriskuen Ebaluazioen Analisa

Agerraldiei eta gaixotasunei, birulentziari, herritarrentzako arrisku-faktoreei eta laborategi‑metodoetako eta zaintzako aurrerapenei buruzko datu berriak aztertu ostean, JEMRA taldeak  L. monocytogenesen arriskuak ebaluatzerakoan honako hausnarketak eman zituen:

  • Ereduetan honako elikadura-produktu hauek aintzat hartu ziren: hosto berdeko barazki moztuak eta hosto berdeko barazki moztuak eta ontziratuak, hosto berdeko barazki osoak, meloia kubotan, meloia osorik, arrain ketua eta arraina saltsan eta barazki izoztuak.
  • Birulentzian eta ingurumen-tolerantzian bat ez datozen monocytogene anduiei buruzko informazio berria dela eta, proposatu da L. monocytogenesen birulentziari buruzko sailkapena egitea.
  • Zenbait adibide definitu dira zenbait funtsezko printzipio Printzipio horiek aintzat hartu behar dira L. monocytogeneserako arriskua ebaluatzean.
  • Elikagaietan monocytogenes kontrolatzeko elikagaien higiene-printzipio orokorrak aplikatzeari buruzko Codexeko jarraibideak berrikusi beharreko zenbait alderdi adierazi dira.
  • Zenbait hutsune kritiko identifikatu ziren FAO/OMEren egungo arrisku-ebaluazio ereduan, eta beharrezkotzat jotzen da arriskuen analisirako estrategien oinarri gisa balioko duen eredua eguneratzea, diru-sarrera txikiak eta ertainak dituzten herrialdeetan barne.

Gomendioak

Gomendio hauek eman dira arriskuaren etorkizuneko ebaluazioei begira:

  • Elikagaiei arriskuak ebaluatzeko eredu osoa aplikatu behar zaie, lehen mailako ekoizpenetik kontsumoraino, ikuspuntu modularra erabilita (ahal dela malgua), antzeko elikagai-produktuen artean erabiltzeko.
  • Lehen mailako ekoizpen-ereduak (uzta aurrea) patogenoa lehengaietan nola sartzen den ebaluatzea ahalbidetu behar du, denboraldiaren ondorioak, nekazaritzako elikagaien praktikak eta klima-aldaketa kontuan hartuta, ahal bada.
  • Aintzat hartu behar da kutsadura gurutzatuko aukera latentea, lehen mailako ekoizpenetik kontsumora.
  • Dosi-erantzun eredua existitzen diren egoeratik abiatuta egokituko da, patogenoen birulentziaren aldakortasuna eta kontsumitzaileen sentikortasuna aintzat hartuta, eta elikadura-produktu guzietan komuna izan beharko da.
  • monocytogenesen genoma osoaren sekuentziazioak (WGS) eta beste omiko batzuek arriskua ebaluatzen laguntzen dute.
  • Ereduen moduluek elikakateko etapak deskribatzen dituzte eta etapek agertoki hipotetikoetan izan ahal duten eragina aztertzeko erabili ahal dira.
  • Ziurgabetasunaren eta sentikortasunaren analisia egin behar da, arriskuaren ebaluazioan eragin handieneko eredu-hipotesiak identifikatzeko (dosia eta kontsumitzaileentzako arriskua, adibidez); izan ere, horrek agertoki garrantzitsuak eta datuen beharrak identifikatzen lagunduko du.
  • Elikakatean monocytogenesi buruzko datu gehiago biltzea, laginketa- eta saiakuntza-sistemetatik abiatuta, baliagarria da arriskuen ebaluazioa oinarritzeko.
  • Etorkizuneko arriskuen ebaluazioetan herritar-talde kalteberak aztertu behar dira, arrisku ekonomikoetan eta beste faktore sozioekonomiko batzuetan oinarrituta.
  • monocytogenes anduiak hazten eta isolatzen dituzten laborategi-metodo normalizatu onetsien erabilera oinarria izan behar da giza isolatuak, giza eta elikadura isolatuak eta elikadura- eta ingurumen-isolatuak karakterizatu ahal izateko.
  • Hurrengo urratsa da txosten honetan ezarritakoarekin bat garatutako ereduak frogatzea eta berrikustea, balizko agertokiak aurreikusteko eta nazioko, eskualdeko eta nazioarteko testuinguruaren arabera datu berriak gehitzeko malguak direla egiaztatzeko.