FAOk 3 literatura-berrikuspen argitaratu ditu mikroplastikoek, pestiziden hondarrek eta albaitaritzako medikamentuek hesteetako mikrobiotan izan dezaketen eragina eta, ondorioz, osasunean izan ditzakeen kontrako efektuei buruzko egungo ebidentzia zientifikoa aztertu ahal izateko.

Hesteetako mikrobioma digestio‑hodian bizi den eta interazkioa duen mikrobioen komunitate dinamiko eta konplexua da. “Komunitate” horrek zenbait jarduera fisiologikotan parte har dezake, esaterako, digestioan edo funtzio immunologikoan, eta hesteetako homeostasia eta homeostasi sistemikoa mantentzeaz gain, gaixotasun gastrointestinaletatik babesten gaitu.

Mikrobiomaren desorekak zenbait gaixotasunekin lotu dira, hala nola obesitatearekin, diabetesarekin edo hesteetako gaixotasun inflamatorioarekin

Orain arte gaiaren inguruan aurrerapenak egin diren arren, dietak hesteetako mikrobioman eta giza‑osasunean duen eraginaren arteko lotura egiaztatzen duten ikerketa gehiago behar da, batez ere lotura hori erregulatzen dituzten mekanismoak ezagutzeko.

3 berrikuspen horietan orain arte egindako ikerketen mugak identifikatzen saiatu dira, bai eta ezagutza‑hutsuneak eta ikerketa gehiago behar diren esparruak, era horretan, substantzia kimikoek etorkizuneko arrisku‑ebaluazioetan duten eragina kontuan hartzeko.

Uste da mikrobiota horren pisua 2 kilo ingurukoa dela (horren parte bat gizabanako bakoitzaren berezkoa da)

Etorkizuneko eztabaidetarako abiapuntu egokia da; izan ere, horiei esker, arrisku‑ebaluatzaileek zenbait substantzia kimikoei buruzko politika arautzaileak sortu ahal izango dituzten zientzian oinarrituta.