A bitaminaren erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015
EFSAko Dietetika Produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Taldeak erreferentziazko balio dietetiko berri ezarri ditu, A bitaminari dagokionez; zehazki, Herritarrentzako Erreferentziazko Ingesta (PRI) hauek:
- Gizonak: 750 µg erretinol/egun.
- Emakumeak: 650 µg erretinol/egun.
- Haurrak: 190 µg erretinol/egun (7-11 hilabete arteko haurrek) eta 580 µg erretinol/egun (15-17 urte arteko mutilek) bitartean.
- Haurdunaldia eta edoskitzaroa: 700 µg erretinol/egun eta 1.300 µg erretinol/egun, hurrenez hurren.
Balio horiek ezartzeko, taldeak egokitzat jo du maila hau: 20 µg erretinol, gibelaren gramoko. Izan ere, hori beharrezkoa da plasman erretinol-kontzentrazio egokia izateko, A bitaminaren urritasunaren zantzu klinikoak saihesteko eta erreserba nahikoa lortzeko. Horregatik, balio hori erabili da erreferentzia gisa, adin-talde bakoitzari batez beste eskatzen zaiona zehazte aldera.
A bitaminari buruzko txostena (EFSA)