EFSAk elikagaietan aurki daitekeen A okratoxinaren (OTA) arriskua ebaluatu du, Europako Batzordeak hala eskatuta, 2006ko iritzia eguneratze aldera.

OTA genotoxikoa da, hala in vitro nola in vivo; hala ere, genotoxikotasunaren mekanismoak ez daude argi. Ekintza-modu genotoxiko eta ez-genotoxiko zuzen eta zeharkakoek tumoreen formazioan eragina izan dezakete.

Erreferentziazko balioak

Duela gutxi egindako ikerketek zalantzak piztu dituzte giltzurrunetako kartzinogenizitateari loturiko ekintza-moduari dagokionez; hori dela eta, ez da egokia osasunean oinarritutako gutxi gorabeherako balio bat ezartzea (VHGB). Horren ordez, esposizio-marjinan (MOE) oinarritutako hurbilketa bat aplikatu da.

Ondorio ez-neoplasikoak karakterizatzeko erabili den BMDL10 4,73 µg /gorputzeko pisuaren kg/egun izan da esperimentuetako animalien kasuan. Ondorio neoplasikoetarako, berriz, 14,5 µg /gorputzeko pisuaren kg/egun.

Hori kontuan hartuta, EFSAren CONTAM taldeak ezarritako 120 ng/kg-ko Asteko Ingestio Onargarriak (AIO) balioa galdu du

Esposizioa

Elikagaien bidezko batez besteko esposizio kronikoa 0,6-17,8 ng/gorputzeko pisuaren kg/egun zela kalkulatu zen (95eko pertzentilean, esposizioa 2,4-51,7koa da).

Bularreko haurren AIOren batez besteko esposizioa 1,7-2,6 ng/ gorputzeko pisuaren kg/egun izan zen (95eko pertzentilean, 5,6-8,5 ng), haur horien ama-esne kontsumoa ertaina edo altua zenean, hurrenez hurren.

Esposizioaren balioespena

Esposizioak eta erreferentziako dosi ez-neoplasikoa (BMDL10) alderatuta lortu zen esposizio-marjina (MOE) 200 baino gehiagokoa izan zen adin-tarte gehienetan. Horrek esan nahi du eragina txikia dela osasunean, herritar gazteenen arteko (0-10 urte) kontsumitzaile handietan izan ezik; kasu horretan, osasun-arazoak egon litezke.

Neoplasikoen BMDL10aren aldean, marjinak 10.000tik beherakoak izan ziren esposizio-agertoki ia guztietan, bularreko haurren kasuan barne. Horrek adieraz dezake osasun-arazoak egon litezkeela genotoxikotasuna zuzena izanez gero.

Ebaluazio honen ziurgabetasuna altua da, eta baliteke gainbalioetsi izana.