A bisfenola
Laburpena
A bisfenola (BPA) plastikoak eta erretxinak sortzeko erabiltzen den substantzia kimikoa da. BPA polikarbonatoan erabiltzen da; hain zuzen, elikagaietarako ontziak, besteak beste, botilak, platerak eta kikarak egiteko erabiltzen den errendimendu handiko plastiko zurrun eta gardenean. Horrez gain, elikagai eta edarietarako ontzietako (latak, adibidez) estalki babesgarriak egiteko erabiltzen diren epoxi erretxinetan ere aurki daiteke.
BPA kantitate txikiek ontzi horietan gordetako elikagai eta edarietara migra dezakete, batez ere, ez badira behar bezala erabiltzen. 2011tik debekatuta dago osagai hori erabiltzea bularreko haurrentzako plastikozko biberoien fabrikazioan, eta 2020an paper termikoan erabiltzea ere debekatu zuten.
EFSAren arabera, A bisfenolarekiko esposizio konbinatua, dietetikoa nahiz ez-dietetikoa (hautsa, kosmetikoak eta paper termikoa), eguneko ingestio onargarriaren nahiko azpitik dago (4 µg/gorputzaren pisuaren kg/egun); eta, hortaz, ez da arriskutsua kontsumitzaileen adin talde bakar batentzat ere.
1. Zer da?
A bisfenola (BPA) plastikoak eta erretxinak sortzeko erabiltzen den substantzia kimikoa da.
BPA polikarbonatoan erabiltzen da; hain zuzen, elikagaietarako ontziak, besteak beste, botilak, platerak eta kikarak egiteko erabiltzen den errendimendu handiko plastiko zurrun eta gardenean.
Horrez gain, elikagai eta edarietarako ontzietako (latak, adibidez) estalki babesgarriak egiteko erabiltzen diren epoxi erretxinetan ere aurki daiteke.
Bestalde, elikadurarekin zerikusirik ez duten produktuak egiteko ere erabiltzen da, besteak beste: epoxi-oinarria duten pinturak, gailu medikoak, azaleren estaldurak, inprimatze-tintak (erosketa ticketetan) eta garrak atzeratzeko materialak.
2. Esposizioa
BPA kantitate txikiek ontzi horietan gordetako elikagai eta edarietara migra dezakete, batez ere, ez badira behar bezala erabiltzen.
BPArekiko giza esposizioa bide hauetatik gerta daiteke: elikagaiak, edariak eta ingurunea.
Elikagaiak
Elikagai eta edarietarako ontzietako estalki babesgarrien migrazioa dela eta
Edariak
Migrazioa edo kutsadura dela eta…
Ingurumena
Hautsa, kosmetikoak ,…
3. Giza osasuenan duen eragina
Toxikotasuna
Esperimentaziorako animaliengan eginiko ikerketen arabera, BPAren dosi altuek ondorio txarrak sor ditzakete giltzurrunetan eta gibelean. Giza osasunari begirako kezka nagusia da sistema hormonalean eragiteko gaitasuna duela, disruptore endokrino gisa.
Ugalketa- eta nerbio-sisteman, immunitate-sisteman, sistema metabolikoan eta kardiobaskularrean izan ditzakeen eraginak, baita minbizia garatzeko aukera ere, ez dira “probabletzat” hartzen gaur egun.
4. Arriskuen ebaluazioa
Ondorioak
EFSAko zientzialari adituek ondorioztatu zuten, gaur egun, BPAk EZ duela arriskurik ekartzen kontsumitzaileen osasunari begira, adin talde bakar batean ere (jaiogabeak, haurtxoak eta nerabeak barne).
Esposizio konbinatua, dietetikoa nahiz ez-dietetikoa (hautsa, kosmetikoak eta paper termikoa), BPAren maila seguruaren (TDI) nahiko azpitik dago elikagaietan.
Zenbatetsitako ingestioak
Esposizio dietetikorako eta iturrien esposizio konbinaturako («esposizio agregatu» esaten zaio) zenbatespen altuenak TDIa baino 3-5 aldiz baxuagoak dira.
- BPAren zenbatetsitako ingestio dietetikoa altuagoa izan zen 6-36 hilabeteko haurrengan (0,875 μg/gorputzeko pisuaren kg/egun arte).
- Ugaltzeko adinean dauden emakumeek adin bereko gizonen antzeko esposizio dietetikoak izan zituzten (0,388 μg/gorputzeko pisuaren kg/egun arte).
- Esposizio agregatu altuena nerabeena izan zen (1,449 μg/gorputzeko pisuaren kg/egun).
Ziurgabetasunak
EFSAko taldeak ziurgabetasun nabarmen bat hauteman zuen iturri ez-dietetikoetarako esposizioaren zenbatespenetan, baina zenbatespen dietetikoen inguruko ziurgabetasuna, aldiz, nahiko baxua izan zen.
5. Lege-mugak
BPA baimenduta dago elikagaietan kontaktuan egongo diren material plastikoetan (2018ko otsailaren 12ko 2018/213 Erregelamendua [EB]).
Migrazio espezifikoaren muga 0,05 mg-koa da elikagai kg bakoitzeko, eta debekatuta dago bularreko haurrentzako plastikozko biberoiak fabrikatzeko erabiltzea 2011ko ekainetik aurrera (321/2011 Erregelamendua [EB]).
6. Erreferentziak
- Scientific Opinion on the risks to public health related to the presence of bisphenol A (BPA) in foodstuffs– EFSA- 2015
- Informe Bisfenol A– AESAN- 2018
- Reglamento (UE) 2018/213 de la Comisión, de 12 de febrero de 2018, sobre el uso de bisfenol A en los barnices y revestimientos destinados a entrar en contacto con los alimentos y por el que se modifica el Reglamento (UE) Nº 10/2011 por lo que respecta al uso de dicha sustancia en materiales plásticos en contacto con los alimentos.
- Regulation EU 10/2011 on plastic materials and food contact materials
- Directive 2011/8/EU restricting the use of bisphenol A in plastic infant feeding bottles
Eguneratze data: