Ondoren azaltzen den iritzia EFSAk argitaratu du, eta helburua da berrikustea haragi-mota horretan (oreina, elur-oreina, ostruka, untxia eta basurdea) eginiko kontrola. Horretarako, identifikatu egin behar dira egungo ikuskaritzen gune sendoak eta hobetu beharreko alderdiak. Beste alde batetik, kontrol horietan lehenetsi beharreko arrisku kimiko eta biologikoak definitzen dira.

Lehenetsi beharreko arriskuak

 
ARRISKUA Gutxi Ertaina Altua Zehaztugabea, datu faltagatik
Basurdea Y. enterocolitica
VTEC
Trichinella
  Salmonella spp.Toxoplasma gondii Campylobacter spp.
E Hepatitia
Oreina Y. enterocolitica
Y. pseudotuberculosis
  Toxoplasma gondii Campylobacter spp.
Salmonella spp.
VTEC
E Hepatitia
Ostruka       Campylobacter spp.
Salmonella spp.
Untxia       Campylobacter spp.
VTEC
E Hepatitia

Hobetu beharreko arloen artean, honako hauek nabarmentzen ditugu:

  • Ez dira Europa mailako kutsadura-adierazleak definitu, eta horrek zaildu egiten du Europan dauden arriskuen pisuaren zenbatespena.
  • Ante mortem ikuskatze-teknikek ezin dituzte atzeman haragi-mota horretarako definitutako lehenetsitako arriskuak (ik. taula).
  • Hainbat teknika (besteak beste, post mortem haztapena edo ebakiak) ez dira lagungarriak lehenetsitako arrisku biologikoak identifikatzeko; aitzitik, horien arriskua handi dezakete, kutsadura gurutzatua dela eta. Ezohikotasun nabarmenak atzematen diren kasuetan bakarrik egon beharko lukete justifikatuta.
  • Kontrol Plan Nazionaletan pentsuetako substantzia kaltegarrien azterketak gutxi integratzen dira.
  • Animalia taldeen/abeletxeen arriskua ezaugarritzean aintzat hartu beharreko elementu garrantzitsuak dira abeletxearen ezaugarriak eta gorabeheren historiala, baita abeletxean dagoen animalia talde bakoitzari buruzko informazio garrantzitsu oro ere.
  • Higieneari dagokionez, atzemandako ezadostasunen bat duten hiltegiek euren HACCP sistema eta aldez aurreko betekizunen sistema berrikusi beharko dituzte. Beste alde batetik, higienearen arloan ezarritako hobekuntzen jarraipena egingo da (neurri teknologikoak zein erabilerari dagozkionak jaso ditzakete).
  • Trichinellaren kontrolak indarrean mantendu beharko dira basurdeen abeletxe guztietan, eta kanal positiboak elikakatetik baztertzen jarraitu beharko da.

EFSAren gomendioak: ehiza-animaliak ikuskatzea