EFSAk esposizio dietetikoko tresnaren (DietEx) erabiltzailearen gida eguneratu du, eta ezaugarri nagusiak azaltzen dituen bideo bat argitaratu du. Gida horretan DietEx tresnaren berezitasunik nabarmenenak eta erabiltzeko jarraibideak jasotzen dira.

Zer da DietEx?

DietEx elikagaietan dauden substantziekiko (adibidez, nahita gehitutako edo berez dauden substantzia kimikoak, kutsatzaileak, proteinak, elikadurako osagai berriak, etab.) esposizio dietetiko kronikoa zenbatesteko tresna erabilerraza da.

EFSAren banakako kontsumo-datuak (Comprehensive European Food Consumption Database- FoodEx) erabiltzen dira herrialde desberdinetako esposizio dietetikoa zenbatesteko adin-taldeen arabera (haur oso txikiekin hasi eta 75 urte edo gehiagoko helduetara arte), baita herrialde kopuru jakin batekoa zenbatesteko ere biztanleria-talde berezien arabera (adibidez, emakume haurdunak, emakume bular-emaileak eta barazkijaleak).

Nork erabil dezake?

DietEx tresna eskatzen duen orok erabil dezake, eta elikadurako arriskuak ebaluatzen eta kudeatzen dituenari zuzenduta dago, nagusiki.

DietEx tresna erabiltzeko, beharrezkoa da erregistratzea, servicedesk@efsa.europa.eu helbidera mezu bat bidalita. Mezu horretan, izen-abizenak, helbide elektronikoa eta afiliazioa adierazi behar dira, saioa hasteko datuak jasotzeko.