Europako Batzordeak EFSAri zientzia-iritzia eskatu dio, honako honi burua: zer nolako eragina izan dezakeen osasun publikoan kakahueteen eta kakahuetez eginiko produktuen Aflatoxina Totalaren (AFT) gehienezko maila 4tik 10 µg/kg-ra handitze bada . Aflatoxinak konposatu genotoxikoak dira eta kartzinoma hepatozelularrak eragiten dituzte gizakiengan.

Estimazio egokiak egin ondoren, Elikakatearen Kutsatzaileen Panelak honako hau ondorioztatu zuen: gehienezko mailak horrela gehitzen badira, minbiziaren arriskua handituko litzateke 1,6 eta 1,8 bitarteko faktore batean.

Arriskuaren ebaluazioa

CONTAM panelak kakahueteen 8.085 laginen eta kakahuete-gurinaren 472 laginen AFTren (B1 Aflatoxinaren, B2 Aflatoxinaren, G1 Aflatoxinaren eta G2 Aflatoxinaren batura) edukiaren emaitzak analizatu zituen.

  • AFTren batez besteko kontzentrazioa kakahuetean 2,65 µg/kg (beheko muga, LB) izan zen eta 3,56 µg/kg (goiko muga, UB). Balore altuena 1.429 µg/kg izan zen.
  • AFTren batez besteko kontzentrazioa kakahuete-gurinean 1,47 µg/kg (beheko muga, LB) izan zen eta 1,92 µg/kg (goiko muga, UB). Balore altuena 407 µg/kg izan zen.

Esposizioa kalkulatu zen kakahueteen eta kakahuetez egindako produktuen oraingo gehienezko mailaren kasuan (4 µg/kg), eta baita handitutako 10 µg/kg mugaren kasuan ere. Horrenbestez, herritarrentzako esposizioaren estimazioa honako hau da: 0,04-2,74 ng/ gorputz-pisuaren kg/egun eta 0,07-4,28 ng/gorputz-pisuaren kg/egun, hurrenez hurren. Esposiziorik altuenak nerabe eta beste haur batzuentzat kalkulatu ziren.

Minbiziaren estimazioa bi egoera horietan kalkulatu zen, arriskua karakterizatzeko Elikagai Gehigarrien Adituen FAO/OMEko Batzorde Mistoak (JEFCA;) balioetsitako minbizi‑potentzialetan oinarrituta.

  • AFTko gehienezko mailaren oraingo egoeran (4 µ/kg), zenbatetsitako minbizi-arriskua urtean 100.000 biztanleko 0,001 eta 0,213 bitartekoa AFTk eragindako minbizien kasuetan.
  • AFTko handitutako gehienezko mailaren egoeran (10 µ/kg), zenbatetsitako minbizi-arriskua urtean 100.000 biztanleko 0,001 eta 0,333 bitartekoa zen AFTk eragindako minbizien kasuetan.