Akrilamida: patataz eta zerealez eginiko produktuetan murrizteko gida – FDA 2016
Gida honek informazioa dakar lehengaien ekoizleentzat, elikadura-industriarentzat eta catering-zerbitzuentzat, zenbait elikagaitan sortzen den akrilamida murrizteko.
Akrilamida substantzia kimiko bat da eta zenbait elikagaitan sortzen da, prozesu termiko jakin batzuetan. Akrilamidak arriskuak ekar ditzake giza osasunarentzat; beraz, hori murrizteak gutxitu egingo luke arrisku hori.
Gida honek gomendio batzuk proposatzen ditu, akrilamida-kontzentrazio handiena duten produktuetan substantzia horren kopurua murrizteko. Honako hauek dira produktu horiek: patataz eginikoak (zorroko mokaduak, patata frijituak…), zerealez eginikoak (ogia, gosaritarako zerealak…) eta beste produktu batzuk (esaterako, kafea).
Gomendio hauek elikagai horien ekoizpenaren etapa desberdinei eragiten diete: lehengaia aukeratzea, biltegiratzea, prozesatzea eta merkaturatzea. Hona hemen gomendio horietako batzuk (patataz eginiko produktuentzat):
- Akrilamida-aitzindarien kontzentrazio txikiak dituzten patata motak aukeratzea, urtaroen araberako bariazioak kontuan hartuta, etab.
- Patata behar bezala aukeratzea, bere heldutasunaren arabera; horretarako, kontrolatu egin behar dira zein den ereiteko garaia, zein uztarako garaia eta nola manipulatu behar diren. Horrez gain, tuberkulu heldugabeak baztertu egin behar dira prozesatu aurretik.
- Biltegiratze-baldintzak kontrolatzea, kimuak saihesteko, baita aireztapena ere.
Guidance for Industry Acrylamide in Foods – FDA