Vet+i Fundazioak erakundeak akuikulturan albaitaritzako sendagaiak erabiltzeko gida berri bat aurkeztu du. Tresna oso erabilgarria izango da sendagaiak agintzeko eta erabiltzeko sektore horretan.

Gidan, animalien osasun-egoera onaren garrantzia xehatzen da, eta, halaber, osasun-estatusaren zaintzaren eta gorabeheren antzemate goiztiarraren garrantzia ere azpimarratzen da. Era berean, albaitaritzako sendagaiei buruz luze-zabal hitz egiten da; besteak beste, hauek aipatzen baitira: araudi eguneratua, baimen- eta gainbegiratze-prozedurak, sendagai motak eta horiek era desegokian erabiltzearen arriskuak eta ondorioak.

 

Bestalde, gidak jasotzen du diagnostiko ona egin behar dela sendagaiak zuzen agintzeko, sendagaiak agintzeko jardunbide egokiak zehazten ditu eta tratamenduak diseinatzeko, monitorizatzeko eta ebaluatzeko jarraibideak ematen ditu, baita horiek erregistratzekoak ere.

 

Gida hori Vetresponsable ekimenaren barruan egin da. Egitasmo hori 2013an sortu zen albaitaritzako sendagaien erabilera arduratsua sustatzeko, besteak beste antibiotikoena, eta bat egiten du hainbat sektoretarako argitaratutako gidekin, hala nola sektore hauetakoekin: behiak, ardiak eta ahuntzak, txerriak, zaldiak, hegaztiak, erleak eta etxeko animaliak.

 

Gida horiek abereen osasuneko eta sektore desberdinetako adituen diziplina askotako taldeek egin dituzte, eta Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ere parte hartu dute.