Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak ebaluatu egin du zer-nolako arriskua dakarkion osasun publikoari sulfatiazolaren hondakinak dituen eztia kontsumitzeak eta doxiziklinaren hondakinak dituen esnea kontsumitzeak.

Sulfatiazola sulfonamiden taldeko botika da eta baimenduta dago xede terapeutikoetarako erabiltzea haragia eta esnea ekoizten duten animalien artean, hondakinen gehienezko muga (HGM) honekin: 100 μg/kg haragian, erraietan eta esnean. Eztirako ez da HGMrik ezarri; beraz, antibiotiko sorta hori ezin da erabili erleak tratatzeko.

JEFCAk ez du EITrik ezarri, gerta daitezkeen ondore hormonalei buruzko datuak falta direlako. Alabaina, EMEAk (Sendagaien Europako Agentziaren Albaitaritza Sendagaien Batzordea) ezarri du elikagaian 100μg/kg-tik beherako sulfonamiden presentzia egoteak segurtasun-tarte handia dakarrela, kontsumitzaileari arriskurik eragin gabe.

Hori dela eta, ACSAk ezartzen du eztian 1,4 mg/kg-ko presentzia egoteak (beste elikagai batzuetan segurutzat jotzen den 100 μg/kg balioa baino 72 aldiz txikiagoa) ez dakarkiola arriskurik kontsumitzaileari.

Doxiziklina tetraziklinen taldeko antibiotikoa da (bakterioek eragindako gaixotasunak tratatzeko sendagai terapeutikoak) eta baimenduta dago zenbait animalia-espezietan erabiltzea, baina debekatuta dago esnea ekoizten duten behiei ematea. Behien artean baimendutako HGMak hauek dira: 100 μg/kg giharretan, 300 μg/kg gibelean eta 600 μg/kg giltzurrunetan. JEFCAk honako EITa ezarri zuen tetraziklinetarako: 0-0,03 mg/gorputz-pisuaren kg (0-30 μg/kg).

ACSAk esposizioa ebaluatu eta bi egoera irudikatu ditu, non behi-esnea doxiziklinaren hondakinen 1,8-9,8 mg-rekin kutsatuta dagoen: batean, egunean litro erdi esne kontsumitzen dela irudikatu da; bestean, egunean haragi-anoa bat, errai-anoa bat eta azal- eta koipe-anoa bat kontsumitzen dela, doxiziklinaren hondakinen edukia HGMaren parekoa izanik. Bada, bi esposizioetan doxiziklinaren hondakinen ingesta ez da heltzen HGMaren % 10era.

ACSA- Sulfatiazola eztian

ACSA- Doxiziklina esnean