EFSAk txosten bat egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europako animalia bizidunetan eta haien produktuetan duten presentziari buruz, 2013ko datuak oinarri hartuta.

Guztira, 28 estatu kideek bidalitako 1.005.835 lagin aztertu dira. Lagin horietatik:

  • 419.528 lagin 96/23 Zuzentarauak ezarritako moduan “zuzendu” dira, substantzia batzuei, haien hondakinei eta albaitaritza-sendagaiei aplikatzekoak diren kontrol-neurriei dagokienez.
  • 17.561 lagin susmagarriak dira.
  • 565.417 lagin beste programa nazional batzuen esparruan jaso dira.
  • 3.329 lagin inportazioetan kontrolatutakoak dira.

Zehazki, animalia hauek aztertu dira: behiak, txerriak, ardiak, ahuntzak, zaldiak, eskortako hegaztiak, untxiak, ehizakiak (kumeak eta basatiak), akuikulturakoak, bai eta animalia-jatorriko produktuak ere; esaterako, esnea, arrautzak eta eztia.

Txostenaren emaitzetatik honako hauek aipa daitezke:

  • Zuzendutako 419.528 laginetatik 1.299 ez ziren onargarriak (% 0,31)
  • Onargarriak ez ziren laginen % 0,31 hori aurreko 6 urteetakoen antzekoa da, % 0,25etik % 0,34 artekoak izan baitziren.
  • Estilbenoekin, agente antitiroideoekin, beta-agonistekin, karbamatoekin eta piretroideekin, elementu kimikoekin (batez ere metalak) eta mikotoxinekin lotutako lagin ez onargarriak areagotu egin dira aurreko 6 urteekin alderatuta.
  • Azido resorziklikozko laktonekin lotutako lagin ez onargarriak areagotu egin dira aurreko 3 urteetan jakinarazitakoei dagokienez.
  • Gutxiagotan atzeman dira da antihelmintiko eta kolorante taldeentzako lagin ez onargarriak. Lasaigarriak eta farmakologikoki aktibo dauden beste substantzia batzuk direla-eta lagin ez onargarri gutxiago atzeman dira, 2012. urtearekin alderatuta.
  • Esteroideen eta kokzidiostikoen lagin ez onargarrien kopurua aurreko urtekoaren antzekoa izan zen, baina txikiagoa aurreko urteekin alderatuz gero.

Report for 2013 on the results from the monitoring of veterinary medicinal product residues and other substances in live animals and animal products – EFSA 2015