EFSAk 2015. urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta animalia-jatorriko produktuetan duten presentziari buruz.

Horretarako:

  • EBko 28 estatu kideetatik 729.881 lagin igorri ziren.
  • Aztertutako laginetatik, 411.677 laginketa zuzenduen bitartez bildu ziren, 19.257 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 3.768 inportatuko produktuetatik, eta 295.179 lagin kontrol-programa nazionalen barnean aztertu ziren.

Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste:

  • Estatu kide gehienek bete zituzten Kontseiluaren 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako gutxieneko laginketa-maiztasunaren eskakizunak.
  • Lagin ez onargarrien portzentajea (% 0,34) egonkorra izan zen aurreko 8 urteekin alderatuta (% 0,25-% 0,37).
  • 2015ean, laginketa ez onargarrien maiztasuna altuagoa izan zen azido erresortzilikoaren laktonetan, elementu kimikoetan (nagusiki metaletan) eta mikotoxinetan aurreko urteetako datuekin alderatuta (2014koekin izan ezik, altuagoak izan baitziren).
  • Areagotu egin zen, aurreko urteetako datuekin alderatuta (2013koekin izan ezik), tiroidearen aurkako eragileetako lagin ez onargarrien kopurua.
  • Farmakologian erabiltzen diren beste substantzia batzuetan, lagin ez onargarrien kopurua murriztu egin zen aurreko urteekin alderatuta (2011 salbu).

Azkenik, aipatu behar da emaitza horiek badutela nolabaiteko ziurgabetasuna; izan ere, partzialki erantsitako datuak dituzte oinarri, eta baliteke laginketa-planak eta aztertutako substantzien espektroak ez izatea berdin-berdinak urte guztietan.