EFSAk urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta animalia-jatorriko produktuetan duten presentziari buruz; txosten hori osatzeko, 2017an egindako analisietan jasotako datuak erabili ditu.

Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste:

  • EBko 27 estatu kideetatik 708.880 lagin igorri ziren.
    Lagin horietatik 360.293 bideratu egin ziren, 55.088 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 16.542 inportatutako produktuetatik eta 276.957 lagin legeria nazionalek garatutako programen esparruan planteatu ziren.
    Estatu kide gehienek bete zituzten Kontseiluaren 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako gutxieneko laginketa-maiztasunaren eskakizunak.

0,35 %

708.880 laginetatik

onargarriak ez zirenak

A Taldea

A3 -Esteroideak

Laginen % 0,32 ez ziren onargarriak (esteroide anabolizatzaileenak, denak ala denak) – % 0,28 behienak, % 0,11 txerrienak eta % 5,77 ardi eta ahuntzenak.

A4 – Azido erresortzilikoaren laktonak

Laginen % 0,17 ez ziren onargarriak zearalenona eta haren deribatuei dagokienez: % 0,29 behietan, % 1,23 ardi eta ahuntzetan, eta % 0,97 zaldietan.

A5 – β-agonistak

% 0,02 lagin ez ziren onargarriak; guztiak ziren behien laginak.

B Taldea

B2 – Beste albaitaritza-sendagai batzuk

B2e – Antiinflamatorio ez-esteroideak (AINE): onargarriak ez ziren laginen ehunekorik handiena izan zuen azpitalde honek, % 0,27: % 0,05 behietan, % 0,06 ardi eta ahuntzetan, % 0,66 zaldietan, % 0,06 txerrietan eta % 0,96 esnean.
B2b – Kokzidiosiaren aurkakoak: laginen % 0,15 ez diren onargarriak. Txerrietan (% 0,21), zaldietan (% 0,85), hegaztietan (% 0,21), arrautzetan (% 0,47) eta untxietan (% 0,65). Eskortako hegaztietan, 2009tik gaur egunera beherakada handia egon da kokzidiosiaren aurkako sendagaiei dagokienez onargarriak ez diren laginen kopuruan. Beherakada horren arrazoia, ziurrenik, Batzordearen 2009/8/CE Zuzentaraua indarrean sartu zenetik ezarritako neurriak dira.

B3c – Elementu kimikoak

Aurreko urteetan bezalaxe, onargarriak ez ziren lagin gehienak (espezie gehienetan) talde honetan aurkitu ziren (% 4,69). Kadmioa, beruna, merkurioa eta kobrea izan ziren gehien identifikatutako elementuak.

B3d – Micotoxinak

Hauen lagin ez-onargarriak hauteman ziren: zearalenona eta haren deribatuak, okratoxina A, B1 aflatoxina behietan eta M1 aflatoxina: behietan (% 0,234), txerrietan (% 0,43), ardi eta ahuntzetan (% 0,76) eta esnean (% 0,76).

B3e – Koloratzaileak

Akuikulturako laginen % 1,79 ez ziren onargarriak. Substantzia hauek identifikatu ziren: malakita berdea, leucoverd malakita, kristal-morea eta leukokristal morea.

B3f – Beste substantzia batzuk

Eztiaren kasuan, laginen % 0,41 ez ziren onargarriak: % 0,10 arrautzetan eta % 0,14 hegazti-haragian. Substantzia hauek identifikatu ziren: fipronila, tiakloprida, kaptana eta boskalida.

Onargarriak ez ziren laginen ehunekoa (guztizkoaren % 0,35) bat dator aurreko 10 urteetako emaitzekin (% 0,25-% 0,37).