Albaitaritza-sendagaien hondakinen presentziari buruzko urteko txostena 2016
EFSAk 2014ko urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta haien produktuetan duten presentziari buruz.
Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste:
- EBko 28 estatu kideetatik 736.907 lagin igorri ziren.
- Lagin horietatik 425.232 bideratu egin ziren, 14.097 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 4.136 inportatutako produktuetatik eta 293.442 lagin legeria nazionalek garatutako programen esparruan planteatu ziren.
- Estatu kide gehienek bete zituzten Kontseiluaren 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako gutxieneko laginketa-maiztasunaren eskakizunak.
- Bideratutako lagin guztietatik, lagin ez onargarriaren ehunekoa pixka bat altuagoa izan da (% 0,37) aurreko 7 urteetakoarekin alderatuta (% 0,25-% 0,34).
- Era berean, aurreko 7 urteekin alderatuta (2007-2013) eta detektatutako hondakinei dagokienez, azido erresorzilikoaren laktonen, elementu kimikoen (nagusiki metalak) eta mikotoxinen presentzia nabarmendu behar da.
- Debekatutako substantziei dagokienez, 2014. urtea izan da lagin ez onargarrien maiztasun txikiena izan duena, aurreko 7 urteekin alderatuta.
- Gainerako substantzien taldeei dagokienez, ez da aldaketa nabarmenik ikusi 8 urteko aldi honetan.
Azkenik, aipatu behar da analisi honek baduela nolabaiteko ziurgabetasuna; izan ere, partzialki erantsitako datuak ditu oinarri, eta baliteke laginketa-planak eta aztertutako substantzien espektroak ez izatea berdin-berdinak urtero.
Albaitaritza-sendagaien hondakinei eta beste substantzia batzuei buruzko txostena