Albaitaritza-sendagaien hondakinen presentziari buruzko urteko txostena (2016)
EFSAk 2016. urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta animalia-jatorriko produktuetan duten presentziari buruz.
Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste:
- EBko 27 estatu kideetatik 710.839 lagin igorri ziren.
- Lagin horietatik 369.262 bideratu egin ziren, 21.350 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 4.075 inportatutako produktuetatik, eta 316.152 lagin legeria nazionalek garatutako programen esparruan hartu ziren.
- Estatu kide gehienek bete zituzten Kontseiluaren 96/23/EE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/EE Erabakian ezarritako gutxieneko laginketa-maiztasunaren eskakizunak.
Lagin ez-onargarrien portzentaia:
0,31 %
- Lagin ez-onargarrien portzentajea (guztizkoaren % 0,31) bat dator aurreko 9 urteetako emaitzekin (% 0,25-% 0,37).
- 2016an, lagin ez-onargarrien maiztasun handia detektatu zen berriro ere elementu kimikoen taldearentzat (batik bat, metalentzat).
- Horrez gain, azken 10 urteetako maiztasunik altuenak detektatu ziren sendagai antiinflamatorio ez-esteroideentzat (AIEE).
- Aldiz, bakterioen kontrako sendagaientzako lagin ez-onargarrien maiztasuna azken 10 urteetan jasotako txikiena izan zen.
- Aurreko urteekin alderatuta, lagin ez-onargarrien portzentajeak behera egin zuen, halaber, tiroideen kontrako agenteentzat, azido erresortzilikoaren laktonentzat eta mikotoxinentzat.
Azkenik, aipatu behar da analisi honek baduela nolabaiteko ziurgabetasuna; izan ere, partzialki erantsitako datuak, aipatutako laginketa-planak eta aztertutako substantzien espektroak ditu oinarri, eta baliteke horiek ez izatea berdin-berdinak urtero.