FDAk, Sendagaien eta Elikagaien AEBetako Gobernuaren Administrazioak, urteko laugarren txostena argitaratu du. Bertan laburtzen dira elikagaiak ekoizten dituzten animalietan erabiltzen diren eta onartuta dauden mikrobioen aurkako sendagaien 2012ko salmenta– eta banaketa-datuak.

Oraingo honetan, FDAk 2009tik aurrerako datuak sartu ditu txostenean, 2009-2012 aldiko informazio osatuagoa emateko.

Txostenean jasota dauden datuen artean, hauek gailentzen dira:

  1. 2009-2012 aldian, % 16 egin zuen gora elikagaiak ekoizten dituzten animalientzat saldutako mikrobioen aurkako sendagaien kopuru osoak.
  2. Produktu horien nazio-mailako salmenten ehunekoa % 72tik % 68ra murriztu zen, baina datu horiek ez dagozkio ekoizpen-animaliei emandako sendagaiei soilik.
  3. 2013ko abenduan, FDAk AEBetako farmazia-industriarentzako orientabideak argitaratu zituen, animaliak haztea sustatzeko erabiltzen diren sendagaiak baztertzeko. Azken helburua da produktu horiek galaraztea, AEBetan oraindik ez baitaude debekatuta, Europan ez bezala.

Txostena – FDA