FAO/OMEko Elikagaien Gehigarrien Adituen Batzorde Mistoak (JECFA) bilkura egin du orain dela gutxi, albaitaritzan erabiltzen diren zortzi sendagai aztertzeko eta elikagaietan uzten dituzten hondakinak ebaluatzeko, Eguneko Ingesta Onargarriak (EIO) ezartzeko eta Hondakinen Gehienezko Mugak (HGM) gomendatzeko, sendagaiak ematen zaizkienean elikagaiak ekoizteko erabiltzen diren animaliei.

Aztertutako sendagaiei buruzko ondorioa hau izan zen:

  • Gentziana-bioleta: bakterioen aurkako agentea, antifungikoa eta antihelmintikoa. Batzordeak ebatzi du ez dela egokia EIOrik eta HGMrik ezartzea; izan ere, konposatu kantzerigeno eta genotoxikoa da.
  • Somatrotropina errekonbinantearen hazte-hormonak (somagrebobea, sometribobea, somabubobea eta somidobobea). Batzordeak berretsi egin zuen EIOrik eta HGMrik ez ezartzeko erabakia.
  • Antihelmintikoak: Derkuantela eta Monepantela, parasitoen aurkakoak: emamektina-bentzoatoa, Lasalozid sodikoa eta Ibermektina, eta Adrenozeptor b-agonista: Zilpaterola.

Azken substantzia horietarako, Batzordeak Eguneko Ingesta Onargarria (EIO) zenbatetsi eta Eguneko Ingesta Zenbatetsia (EIZ) kalkulatu zuen, azken horrek EIOren aldean zuen ehunekoa ebaluatuta.

 
Substantzia

EIO

(µg/g.p.-ko kg)

EIZ

(µ/persona)

% EIO
Derkuantela 0 – 0,3 6,8 38%
Monepantela 0 – 20 446 37%
Emamektina-bentzoatoa 0 – 0,5 11 37%
Lasalozid sodikoa 0 – 0,5 52 17%
Ibermektina 0 – 0,1    
Zilpaterola 0 – 0,04    

Ebaluazio horren ondorioz, FAO/OME Batzorde Mistoak honako HGMak ezarri ditu, substantzia horiei dagokienez, zenbait espezietarako:

 
Substantzia Espeziea HGM (µg/kg) Koipea HGM (µg/kg) Giltzurruna HGM (µg/kg) Gibela HGM (µg/kg) Giharra
Derkuantela Ardia 7,0 0,4 0,8 0,3
Monepantela Ardia 13.000 1.700 7.000 500
Emamektina-bentzoatoa Izokina/arrankaria       100
Lasalozid sodikoa Oilaskoa, indioilarra, galeperra eta faisaia 600 1.200 600 400
Ibermektina Ganadua       4

Informazio gehiago