Urtero 60.000 pertsona hiltzen dira munduan amorrua dela eta.Gaixotasuna gizakietan errotik kendu eta animalietan kontrolatzeko asmoz, FAOk, OIEk eta OMEk ohar bateratua argitaratu dute irailaren 28an, hain zuzen ere, Amorruaren aurkako Munduko Egunean.

Ohar bateratu horretan, hiru erakundeek gaixotasunari aurre egiteko neurri nagusiak zehaztu dituzte:

  • Kontzientziazioa:herritarrek euren gain hartu behar dute beraien txakurren ardura, prebenitu egin behar dituzte hozkadak eta jakin egin behar dute zer egin behar den hozkaden aurrean.
  • Txertaketa: txakurren % 70 txertatzeak eten egiten du transmisio-zikloa txakurren artean eta txakurretatik gizakietara. Amorruaren aurkako txartaketari buruzko informazio-oharra – MAGRAMA
  • Jardunbide egokia hozkada baten aurrean: animalia amorratu batek pertsona bati hozka eginez gero, zauria berehala garbitu behar da ur ugariz eta xaboiez, eta garaiz eman behar zaio esposizioaren ondorengo profilaxia. Horrela, bizirik iraun ahal izango du. Jarduera Protokoloa hozkaden aurrean – MAGRAMA
  • Zaintza epidemiologikoa: ezinbestekoa da gaixotasuna jakinaraztea, arrisku-eremuak identifikatu eta gaixotasun eza bermatzeko. Laborategien gaitasuna erabakigarria da Amorruaren kasuak egiaztatzeko, eta munduko herrialde askotan sendotu beharreko alderdia da.

Amorruari buruzko ataria – OIE
Laburpen fitxa: Amorrua – ELIKA