Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) bibliografia bilduma bat egin du Anisakis parasitoaren presentzia arrainetan desagerrarazteko tratamenduez eta berorien eraginkortasunaz. Gauzak horrela, gaur egunera arte dagoen zientzia informazioa erabili du. Horretarako, bilduman jaso ditu Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) egindako balioztapenak, bai eta Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) egindakoak ere.

Ondorio gisa adierazi du tratamendurik eraginkorrenak bi direla: arraina izoztea eta bero bidezko tratamenduak erabiltzea; horrela, parasitoaren larbak hiltzen direla bermatzen baita. Bestalde adierazi du ohiko marinatua erabiltzeak eta arrainari kea hotzean aplikatzeak ez dituztela Anisakisen larbak hiltzen.

Horrez gain, ez dirudi informazio nahikorik dagoenik metodo alternatiboen eraginkortasuna balioztatzeko (arraina izoztu beharrean), besteak beste: presio hidrostatiko altuak, irradiazioa, lehortze prozesuak edo tentsio baxuko korronteak erabiltzea.

Azkenik, ACSAk azpimarratu du oso garrantzitsua dela osasun arloko langileei, elikakatean lan egiten duten pertsonei eta kontsumitzaileei informazioa helaraztea bai Anisakisen arriskuei buruz, bai eta parasitoa arrainetan desagerrarazteko metodo onenei buruz ere.

Anisakis desagerrarazteko tratamenduak