Antibiotikoen erabilera murrizteak eragina du animalien erresistentzietan
Animalietan antimikrobiarrak modu arrazionalean erabiltzeri buruzko Herbehereetako txosten baten arabera, korrelazio zuzena dago animaliei emandako antibiotikoen murrizketaren (% 58,4ko beherakada salmentan 2009tik 2015era) eta antimikrobiarren aurreko erresistentzia-mailaren beherakadaren artean, loditzeko oilaskoetan, behietan eta txerrietan.
Lorpen hori erdiesteko, honako jardunbide egoki hauek identifikatu dira:
- Ustiategietan erabiltzen diren antibiotikoen eta haien ebaluazio konparatiboaren erregistro gardena
- Albaitarien preskripzio-patroien ebaluazio konparatiboa
- Albaitariei garrantzi handiagoa ematea
- Animalien osasuna hobetzeko ekintzak sustatzea
- Antibiotikoen erabilera arrazionala sustatzea, ezarritako helburu ofizialekin bat
- Kolektibo publiko zein pribatuen parte-hartzea sustatzea; arduradunek neurri eraginkorrak hartu beharko dituzte helburuak erdiesteko, eta herrialdeko agintariek neurri horiek berrikusi eta babestuko dituzte
Txostenaren ondorioek adierazten dute emaitzak epe nahiko laburrean lor daitezkeela, animalien osasunari eta ongizateari kalterik eragin gabe, ekoizleen bideragarritasun ekonomikoa babestuta eta gehiegizko erregulazioa mugatuta.
Identifikatutako neurri batzuk egokiak izan litezke beste estatu-kide batzuetan ezartzeko.