Areagotu egiten al da osasunerako arriskua, artoaren mikotoxinen gehienezko mugak handitu egiten badira? – EFSA 2014
EFSAk ebaluatu egin du artoaren eta produktu eratorrien deoxinibalenolaren (DON), fumonisinen (FUMO) eta zearalenonaren (ZON) gehienezko muga baimenduak handitzeak loturarik ote duen osasun publikoko arriskua areagotzearekin.
EFSAk 2013ko arto-uztan eta produktu eratorrietan dauden hiru mikotoxina horien mailak izan ditu oinarri. Emaitzek erakutsi dute DONaren, FUMOaren eta ZEAren batez besteko mailak 1,3-6 aldiz handiagoak direla, arto-garauetan eta ehotako artozko produktuetan, aurreko ebaluazioetan aintzat hartutako batez besteko mailen aldean. Mikotoxinaren arabera, batez besteko mailak % 7,6 eta % 27 areagotu dira artoan eta arto ehoan, eta % 99raino artoz eginiko produktu prozesatuetan.
Zenbatetsitako ingestek gainditu egin zituzten hiru mikotoxinetarako erreferentziazko dosiak: EFSAk ZEArako ezarritako EIT (0,25 mg/gorputz-pisuaren kg) eta JECFAk ezarritako DONaren eta FUMOaren GBBEIT (1 eta 2 mg/gorputz-pisuaren kg/egun), hurrenez hurren. Zenbatetsitako esposizio kronikoaren mailak % 83 handituko lirateke ZEArako, % 20 DONerako eta % 18 FUMOrako, gehienezko muga horiekin.
Are gehiago, indarrean dauden gehienezko mugak aintzat hartuta, ingestak gainditu egiten dira jada haurren artean (jaioberriak eta haurrak), eta horrek arriskua dakar artoaren eta produktu eratorrien kontsumitzaile-talde horrentzat. Gehienezko mugak aintzat hartzen badira, gaixotasun kronikoak izateko arrisku handiena duten adin-taldeetako kontsumitzaileen ehunekoak % 9,2tik % 9,8ra areagotu ziren ZEAri dagokionez, % 47tik % 48ra FUMOri dagokionez eta % 52tik % 54ra DONari dagokionez.
Halaber, aintzat hartu behar da pertsona zeliakoen esposizioa areagotu egin dela; izan ere, arto-produktu gehiago kontsumitzen dituzte, eta horrek dakar DONari, FUMOari eta ZONari dagozkion gehienezko mugak aldi batean areagotzea. Bada, hori herritarrentzat oro har zenbatetsitako esposizio-maila handiak (pertzentila: 95) dakartza.
Dena den, txostenak ondorioztatzen du beharrezkoa dela Europako beste herrialde batzuetan 2013an bildutako artoaren eta produktu eratorrien hiru mikotoxina horien mailak ebaluatzea. Izan ere, ebaluazio honen oinarrian Frantziako datuak daude gehienbat, eta beharbada ez du Europako egoera ordezkatzerik.
EFSAren txostena. artoaren mikotoxinen arriskua
Mikotoxiei buruzko ELIKA fitxak: