EFSAren Nutrizio, Produktu Dietetiko eta Alergien gaineko Panelak (NDA) zientzia-irizpen bat argitaratu du, arrainek eta itsaskiek Europako elikaduran duten eginkizuna zehazteko. Halaber, balioetsi egin ditu arraina kontsumitzeak giza osasunean izan ditzakeen ondorio onuragarriak, arriskuekin alderatuta.

Panelak honako hauek aztertu dit: batetik, haurdunen kontsumoa eta eragina fetuen garapen neurologikoan, eta, bestalde, oro har, helduen artean gaixotasun kardiobaskularra izateko arriskua.

Panelak ondorioztatu du arrainak eta itsaskiak balore biologiko handiko energia- eta proteina-iturri direla, eta lagundu egiten dutela osasunerako argi identifikatutako onurak dituzten oinarrizko nutrienteen ingestan (besteak beste, iodoa, selenioa, kaltzioa eta A eta D bitaminak). Horrez gain, kateko gantz-azido poliinsaturatuen iturri aberatsa ere badira, eta horrek babestu egiten du kontsumitzailea gaixotasun kardiobaskularren aurrean.

Kontsumitu beharreko anoei dagokienez, Panelak ondorioztatzen du astean, gutxi gorabehera, 1-2 arrain-anoa kontsumitzea, eta haurdunaldian astean 3-4 anoa, umeen neurogarapenaren emaitza funtzional hobeekin lotu da. Kopuru horiek, halaber, helduen artean gaixotasun kardiako-koronarioa izateko arrisku txikiagoarekin lotu dira.

Txosten osoa