Arrisku balioespena: beruna elikagaietan – EFSA 2010-
EFSAren Eikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) Zientzia Iritzi bat argitaratu du elikagaietan berunaren presentziak osasunean izan dezakeen arriskuari buruz.
Berunak ingurumena kutsatzen du eta elikakatean sar daiteke. Beruna, batik bat, laboreen, barazkien eta edateko uraren bidez kontsumitzen dugu. Gainera, aintzat hartu behar da umeek izaten duten esposizioa etxeko eta lurzoruko hautsaren bidez. Panelak aztertu egin ditu eskura zituen datu guztiak, eta ondorioztatu du ez dela egokia Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP).
Nolanahi ere, ez du ezarri beste erreferentziarik ez baitago ondorio kaltegarririk ez izateko mugaren ebidentziarik. Iritziak, halaber, ondorioztatu du berunarekiko gaur egungo esposizio-mailaren arriskua baxua dela edo ia ez duela arriskurik heldu gehientzat. Hala ere, esposizio horrek ondorioak izan ditzake umekien, haurtxoen eta umeen neuronen garapenean.