Elikagaien toxiinfekzioei dagokienez, haurdunak arrisku-taldetzat jotzen dira, izan ditzaketen ondorioak larriak izan baitaitezke.

Elikagaiek transmititzen dituzten gaixotasun garrantzitsuenen artean, listeriosia da aipagarriena; izan ere, gutxitan gertatzen bada ere, arazo larriak eragiten ditu fetuan. Haurdunen artean gertatzen den beste toxiinfekzio aipagarri bat Toxoplasma gondiik eragindakoa da, fetuan infekzio larria eragin baitezake.Haurdunarengan edo fetuarengan ondorio larriak eragin ditzaketen beste patogeno batzuk (nahiz eta inoiz gutxitan gertatzen diren) honako hauek dira: Brucella spp., H hepatitisaren birusa, E. coli berotoxigenikoak, Salmonella spp. eta Campylobacter spp.

AECOSANek haurdunek hainbat elikagai kontsumitzearekin lotutako arrisku mikrobiologikoei buruz argitaratu berri duen txostenean zabal aztertzen dira patogeno horiek guztiak. Gainera, haurdunen artean gaixotasun horiek aurreikusteko, prebentziozko arau erraz batzuk ematen dira, bai eta haurdunek jan behar ez dituzten elikagaien zerrenda ere:

Haurdunaldian jan behar ez diren elikagaiak

  • esne gordina
  • esne gordinez egindako gaztak
  • ore biguneko gaztak (Brie, Camembert)
  • gazte zuri eta freskoak (Burgoseko gazta, Villalón edo gazta latindarrak, mozzarella eta gazta urdinak)
  • gazta arraspatu industrialak eta gazta xerratuak (industrialak zein urdaitegian xerratuak).
  • Fruta eta ortuari gordinak (ontziratutako entsaladak eta etxetik kanpo jaten direnak barne), baldin eta aurretik garbitu eta desinfektatu ez badira.
  • ernamuin gordinak (alpapa, soja…)
  • pasteurizatu gabeko zukuak
  • erabat "gatzatu” gabeko arrautzak
  • Arrautza duten elikagaiak, honako hauek barne: etxeko saltsak eta maionesa, mousseak, etxeko merengeak eta pastelak, tiramisua, etxeko izozkiak eta arrautza-pontxeak.
  • haragi gordina, “puntuan" edo gutxi egindakoa haragia
  • haragi keztatua edo marinatua, gerora kuzinatuko ez direnak
  • haragi-produktu gordinak eta onduak, besteak beste: hestebeteak eta txarkuteria-produktuak (txorizoa, saltxitxoia, salamia…), urdai ondua eta abar. Xerratutako beste zakote batzuk
  • pate hoztuak
  • arrain gordina (sushi, sashimi eta ceviche motako jakietan egoten dena)
  • arrain keztatu hoztua edo marinatua, gerora kuzinatuko ez dena
  • kusku biko moluskuak, gordinak edo gutxi kuzinatutakoak: ostrak, muskuiluak…
  • Ontziratutako sandwichak eta prestatutako beste elikagai batzuk, baldin eta honako hauek badituzte: barazkiak, arrautza, haragia, zakotea, arraina eta eratorriak
  • aurretik kuzinatutako elikagaiak eta kontsumitzeko prest dauden hegaztiak ez dira hotzik kontsumitu behar Elikagai horiek dietan sartzen badira, 75 ºC-tik gora berotu behar dira; osterantzean, ezin dira kontsumitu

Elikagaiak manipulatzeko oinarrizko higiene-arauak

  • Etxean ziurtatu egin behar da elikagaiak ongi kuzinatu direla.
  • Kuzinatutako elikagaiak hozkailuan gorde behar dira, aparteko konpartimentu batean, gaztetatik eta elikagai gordinetatik bereizita. Elikagaiak ahalik eta denbora laburrenean gorde behar dira, eta, produktu komertzialei dagokienez, errespetatu egin behar da etiketetako iraungitze-data.
  • Ziurtatu egin behar da hozkailuak tenperatura egokia duela (4 ºC edo gutxiago).
  • Barazkiak eta ortuariak ongi garbitu behar dira.
  • Mikrouhin-labea erabiltzen denean, erabiltzaileek arretaz jarraituko diete fabrikatzaileen argibideei, elikagaietan tenperatura uniformea ziurtatzeko.
  • Baztertu egin behar dira sobera geratu diren elikagai birberotuak.
  • Eskuak xaboi eta ur beroa erabiliz garbitu behar dira elikagaiaki manipulatu aurretik eta ondoren, edozein material zikin (hondakinak, animaliak) ukitu ostean eta, bereziki, bainugelan egon ondoren eta gorozkiek kutsatutako edozein material (pixoihalak, barruko arropa…) ukitu ondoren.
  • Ondo garbitu behar dira eskuak, azalerak eta kuzinatzeko erabilitako tresnak elikagai hauek manipulatu ondoren: haragia, arraina, eskortako hegaztiak, garbitu gabeko frutak eta ortuariak, eta beste edozein elikagai gordin.
  • Gazta guztiei azala kendu behar zaie.

AECOSAnen Zientzia Batzordearen txostena: haurdunek zenbait elikagai kontsumitzearekin lotutako arrisku mikrobiologikoak – AECOSAN 2014