Azterketa kuantitatiboak datuak biltzea eta egoerak modelizatzea eskatzen du. Hain zuzen, prozesu hori da arrisku biologikoen gaineko ebaluazio kuantitatiboen oinarria (QMRA dira ingelesezko siglak). EFSAko arrisku biologikoetako adituen panelak berrikusi egin ditu metodologia hori erabiliz egindako ebaluazioak.

Panelak ondorioztatu du metodologia kuantitatibo horrek berebiziko garrantzia duela arrisku-kudeatzaileei aholkuak ematean, erabakiak era proportzionalean hartzeko eta/edo ekintzen arrisku-onurari buruzko datuak emateko.

QMRA garatzen ari den eremua da, zalantza metodologikoak eragiten dituena; hortaz, eredu-motei dagozkien lehentasunak ezin dira zehaztu. Helburuari egokitzea eta soiltasuna funtsezko gakoak dira QMRA eredu berriak prestatzean.

Hasieran, ahal dela mandatua onartu aurretik, beharrezkoa da ebaluatuko den objektuaren balorazioa egitea. Hasiera bateko balorazio horretan mandatuaren ebaluazio bat egon daiteke, baita ere, aipatutako izenen balizko interpretazioak, epeak eta behar diren eredu zein datuei dagozkien balizko irtenbideak. Erabiliko den metodologia hautatze aldera, eskura dauden datuak eta kausa-ondorio harremanak hartuko dira oinarritzat.

Era berean, adierazpen kuantitatibo bakoitzaren oinarria adierazi behar da, baita horri dagozkion zalantzen oinarria ere. “Garrantzirik gabea” edo “aukera gutxi” bezalako adierazpenak ekidin behar dira edo, edozein kasutan, kontu handiz erabili behar dira, zientzia-irizpideekin eta argi definitutako testuinguru batean.

Zientzia-iritzia