Arrisku-ebaluazioa: nikela elikagaietan eta uretan- EFSA 2015
EFSAko Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) ebaluatu egin du elikagaietan (bereziki, barazkietan) eta edateko uretan nikela (Ni) egoteak giza osasunari dakarkion arriskua.
Iturria:
Nikela Lurreko gainazaleko osagai bat da, eta nonahikoa da biosferan. Iturri naturaletatik igaro daiteke elikagaietara eta uretara, edo giza jardueren ondorioz.
Tartean dauden elikagaiak:
Oro har, hauek dira elikaduraren bidez nikelaren aurreko esposizioa dakarten elikagaiak: aleak eta laborez eginiko produktuak, alkoholik gabeko edariak, azukrea eta gozogintza, egoskariak, fruitu lehorrak eta hazi oleaginosoak, eta landareak eta landare-produktuak (onddoak barne). Esneak eta esnekiek ere esposizioa ekar dezakete, batez ere haurren artean. Edateko urak nikelaren aurreko esposizioan egiten duen ekarpena, ordea, oso txikia da.
Esposizio akutua:
Pertsona minberen artean, ondorio kritiko egokiena ukipen-dermatitis sistemikoa (SCD) dela uste da, nikelaren ondorio akutuak ebaluatu behar direnean, metal hori ahotik hartu ostean. 10eko esposizio-tartea (MOE) aplikatu ondoren, kezka-eragile txiki gisa, eta pertzentil 95a kontuan hartuta, ebaluazioaren emaitzek erakutsi zuten esposizio akutuko mailak 10 baino nabarmen txikiagoak zirela adin-tarte guztietan. Nolanahi ere den, gaur egun elikaduraren bidez nikelaren aurreko esposizio-maila dela eta, kezka dago; izan ere, norbanako minberek azaleko erreakzio ekzematosoak izan ditzakete.
Esposizio kronikoa:
Dietaren bidezko nikelaren aurreko esposizio kronikoa dela eta, balore hauek lortu ziren: 2 eta 13,1 µg Ni/gorputz-pisuaren (gp) kg/egun. Balore horiek hurbil daude EIT-tik edo gainditu egiten dute, batez ere haurren eta nerabeen artean. Beraz, panelak uste du gaur egun nikelaren aurreko elikagaien bidezko esposizioa kezka-iturria dela, giza osasunerako.
Gomendioak:
Panelak gomendatzen du azterlanak egitea (besteak beste, dietaren azterlanekin batera), ebaluatze aldera zer mailatan izan daitezkeen garrantzitsuak gizakientzat esperimentazio-animalien ugalketan eta garapenean atzemandako ondorioak. Halaber, aztertu egin behar da nola xurgatzen duten gizakiek elikagaietako nikela.
Arrisku-ebaluazioa: nikela elikagaietan eta uretan