EFSAk arrisku emergenteak antzemateko ikuspegi egituratu bat ezarri zuen: informazioa eta datuak bilatzea, biltzea, alderatzea eta sistematikoki aztertzea. Era berean, EFSAk ondorioztatu zuen metodologia eta tresna berriak behar zirela, estatu kideetan arrisku emergenteak antzematearen arloan datuak, ezagutzak eta metodoak modu eraginkorrean eta gardenean trukatzeko.

Ondorioz, 2017ko udaberrian martxan jarri zen DEMETER proiektua, arriskuak ebaluatzeko Alemaniako institutuak gidatuta (BfR); haren helburua izan da arrisku emergenteak antzemateko egungo eta etorkizuneko prozedurak babestea. Proiektu honen emaitza izan dira, batetik, arrisku emergenteak antzemateko eta ebaluatzeko tresna irekiak, eta, bestetik, arriskuak ebaluatzeko hizkuntza bateratzeko gidaliburuak.