EFSAk balioetsi egin du Elikagaien Segurtasunaren eta pentsuen arloan arrisku emergenteak identifikatze aldera informazioa eta datuak monitorizatu, bildu eta aztertzeko prozesua, eta emaitzak argitaratu ditu orain. EFSAk, Arrisku Emergenteak atzemateko, Europako elikagai eta pentsuen katean etorkizunean sor litezkeen arriskuak identifikatzen ditu. Horrela, arriskuaren kudeatzaileek prebentzio-neurriak har ditzakete, kontsumitzaileak babestuta daudela bermatzeko.

Prozesuaren ebaluazioan zenbait arazo identifikatu eta lehenetsi dira (klima-aldaketak labore-uztetako aflatoxinetan duen eragina, omika teknologiak arriskuak ebaluatzean, edari energetikoen kontsumoa eta gizakien esposizioa hainbat hondakin kimikorekiko), prozesua ebaluatzeko eta atzemandako arazoak arrisku emergenteak diren aztertzeko. Berez, dokumentu honetan EFSAk oso txantiloi baliagarria ematen du, sor litekeen arrisku emergenteak identifikatzeko lagungarri dena.

Ikasitakoen artean, EFSAk gaien ezagutzan behar den espezializazio- eta ezagutza-maila handia nabarmendu du; izan ere, ebaluazio-prozesuan datu garrantzitsuak falta dira, eta hainbat zalantza dago. Esate baterako, frogatu egin da sare eraginkorra edukitzea funtsezkoa dela arrisku emergenteen inguruko metodo, datu eta ebaluazioak trukatzeko.

Egitekoen artean, honako hauek behar direla azpimarratu dute: arrisku emergenteei buruzko Zientzia Batzordearen lan-talde iraunkorra sortzea, Estatu kideekin eta elikakateko operatzaileekin egiten den elkarlana sendotzea, esparru metodologikoa prestatzea eta atzemandako arazoei buruzko proiektuak amaitzea.

Arrisku emergenteak atzemateko prozesuaren ebaluazioa