Arrisku emergenteak Europan, 2023an
EFSAk urteko txostena argitaratu du, 2023an gaixotasun emergenteak identifikatzen parte hartu duten talde guztien jarduerak (Arrisku Emergenteak Trukatzeko Sarea (EREN); Arrisku emergenteekiko alderdi interesdunen Taldea (StaDG-ER); eta EFSAren zientzia-panelak) laburbiltzen dituena.
Arrisku emergenteak
Guztira, 32 gai emergente eztabaidatu ziren 2023an. Gai horiek arriskuaren arabera sailkatu ziren: biologikoak (9), kimikoak (17), biologiko eta kimikoak (2), beste batzuk (2), teknologia edo prozesu berria (2).
- Horietako 5 arrisku emergentetzat hartu ziren, emergente gisa sailkatzeko 4 irizpideen arabera: arrisku berria, esposizio berria edo gorantz doan esposizioa, talde sentikor berria eta faktore abiarazle berria.
- Irlandako eta Europar Batasuneko araztegietan erabiltzen den Z15 nanomateriala.
- Gailu elektronikoetatik eratortzen diren eta elikagaietan eta pentsuetan dauden elementuak.
- Alkohola ordezteko edariak, belar aromatikoz egindakoak.
- Henipabirusaren hedapena, ingurumen-aldaketen ondorioz.
- Gaixotasun hemorragiko epizootikoa.
- 7 ez ziren gaixotasun emergentetzat hartu.
- 20 ezin izan ziren gaixotasun emergente gisa baliozkotu,horiei buruzko informazio gehiago behar baitzen.
Gainera, 46 gai estatu kideen miaketa-jardueren ondorioz azaldu ziren. Hala ere, informazioa egokia eta nahikoa zen aztertzeko aurretiaz egindako ebaluazioaren ondoren, baztertu egin ziren aurrerago ebaluatzeko.
Arrisku emergenteak identifikatzeko prozedura
2023an, EFSAk ingurumena eskaneatzeko eta aukera estrategikoak definitzeko prozesua aplikatzen jarraitu du, Arrisku Emergenteak Trukatzeko Plataforma (ERAP) garatuta. Plataforma horren helburua da arrisku emergenteen analisi-jarduera guztiak zentralizatzea.
Gainera, estali beharreko zientzia-eremuak asko eta handiak direnez, EFSAk Europar Batasunetik haragoko lankidetza-sarea sortu du.
Azkenik, EFSAk ingurumenaren arloan egiten duen lana gehiago ikusarazteko, FoodSafeR hub digitala jarri du abian,EFSAren jardueren berri emateko munduko profesionalei, eta sei hilez behin argitaratzen den “Emerging Risks Update” buletina sortu du. Buletin horrek honako hauei buruzko informazio garrantzitsua ematen du: ERENen eta StaDG-Eren arteko bilerak, albiste eta argitalpen berriak, ingurumenaren azterketarekin lotutako hurrengo ekitaldi eta jardunaldiak.