Arrisku Emergenteen Europako Sarea (EREN) 2010ean ezarri zen, Elikagaien eta Pentsuen Segurtasunaren esparruko arrisku emergenteei buruzko informazioa trukatzeko EFSAren eta Estatu kideen artean.

Txosten horretan 2011n 14 estatu kidek atzemandako 29 arrisku emergenteri buruzko informazioa biltzen da. Arrisku gehienak kutsagarri kimikoek eragindakoak dira, ondoren arrisku mikrobiologikoak eta, maila txikienean, beste alderdi batzuk: kontsumitzailearen joera berriak, etiketatzea, alergenoak, antibiotikoekiko erresistentzia, industria-prozesu berriak eta gorputz arrotzen presentzia.

Sareak berretsi egin zuen beharrezkoa dela informazioa Europako beste agentzia batzuekin partekatzea (hala nola, ECDC, ECHA, EEA eta EMEA agentziekin), Arriskuen Ebaluazioetan ikuspegi integratua eta holistikoa erabili ahal izateko.

Beste alde batetik, 2011. urteko txostenak 7 estatu kidek arrisku emergenteak atzemateko egiten dituzten jarduerak jasotzen ditu. Jarduera horiek, nagusiki, bi metodologia nahasten dituzte: alde batetik, metodologia kualitatiboa, elikakateko aditu eta kideen inplikazioarekin eta elkarlanarekin; eta, bestetik, kuantitatiboa, kontrol- eta zaintza-datuak erabilita.

2011n bildutako informazio guztia aztertu ondoren, EREN sareak honako hau ondorioztatu du: estatu kide gutxik lortu dute etorkizunean elikagaietan eta pentsuetan sor litezkeen arriskuak aldez aurretik identifikatzeko ahalmena garatzea. Hortaz, 2012an Sareak zeregin aktiboa izango du arrisku emergente berriak atzematean, eta ekarpen esanguratsuak egingo ditu, atzemandako gai berri horiek ulertze aldera.

ERENen urteko txostena